(Errenteria, 1985)
Hispaniar Filologian Lizentziatua, dantza arloan ikasketa ofizialik eduki ez arren hainbat maisu eta konpainiekin osatu du bere formakuntza. Kukai Dantza Konpainiaren sorreratik haren kidea da. Bertan Cesc Gelabert, La Intursa Danza, Jone San Martin, Marcos Morau, Sharon Fridman, etab. bezalako koreografoekin lan egiteko aukera izan du. Aldi brean, Mikel Aristegui, Asier Zabaleta, Myriam Pérez Cazabon, Koldo Arostegui eta beste hainbat euskal koreograforekin lan egin du.
2009. urtean Madrilgo Koreografia Lehiaketan saritua izan zen, eta horren ondorioz Ipar Karlinako American Dance Festivalean eta New Yorkeko Movement Researchen bere formakuntza nazioarteko hainbat koreografo eta maisurekin osatzeko aukera izan zuen.
Anakrusa Dantza Antzerki Taldea sortu zuen Iñigo Ortega aktorea eta Noemi Viana dantzariarekin batera.
Azken urteotan, besteak beste, Hika Teatroarekin (Tonbola eta Gazte) eta Oier Zuñigarekin (Eresia) ari da lanean, eta Hitzezko Hitzak Mugimenduan/Fuck you Bertin ikerketa-koreografikoa burutu du.
Etorkizunean Artedrama eta Axut konpainiek 2022ko udazkenean estreinatuko duten proiektuan arituko da.