Imagen
Imagen
Descripcion
Eugenia Mumenthaler Antropologia eta Kudeaketa, eta kultur politiketan lizentziaduna da. Genevako Museo Etnografikoko kontserbazio laguntzaile gisa lan egin zuen, eta, ondoren, Alina film ekoiztetxea sortu zuen David Epineyrekin 2008an. Euren lehen film luzeak, Milagros Mumenthalerren Abrir puertas y ventanas, Locarnoko 2011ko Zinemaldian Urrezko Leopardoa irabazi zuen, baita emakumezko aktore onenaren saria eta Urrezko Astorra (FIPRESCI) ere Mar del Platako zine-jaialdian. Alina film ekoizetxearekin, La clé de la chambre à lessive dokumentala ekoitzi dute, Visions du Réel jaialdian aurkeztu zena eta Grand Prix SSR irabazi zuena; horrez gain, Jean Gabriel Périot-en Une jeunesse allemande dokumentala ere ekoitzi zuten, 2015eko Berlingo Panorama lehiaren irekieran aurkeztu zena; Lluís Galterren La substancia Lastor mediarekin elkarlanean, eta Luis López Carrascoren El año del descubrimiento. Azken hori Rotterdamen estreinatu zen lehiaketa ofizialean. La idea de un lago Milagros Mumenthalerren bigarren filma nazioarteko lehian estreinatu zen Locarnon eta Olga Baillifen "Autour de Luisa" filma Nazioarteko lehian aurkeztu zen Sao Paloloko Mostran.
Pardino d 'oro saria irabazi zuten Elena Lopezen "Los que desean" film laburrarekin, eta berarekin ari dira lanean Tabakalerako egonaldian eta Cinéfondation-en.
Aurretik mundu osoko jaialdietan parte hartu duten hainbat film labur ekoitzi dituzte, hala nola BAFICI, Visions du Reel, Locarno, Valdivia, Rotterdam, Palm Springs, Zinebi eta abar.
Cargo - Nota descriptiva
Ekoizlea
Tipo
Invitados