Imagen
Imagen
Descripcion
Gerhard Treml (Viena, 1963) artistaren jardunean, narrazio-estrategiak aztertzen ditu gure errealitatearen eraikuntzarako oinarrizko diren harreman espazialak egokitu, aztertu eta berregokitzeko. Marrazketa, idazketa, filmak eta instalazioak dira bere obraren oinarri. Duela gutxi Eden’s Edge (Edeneko ertza) izeneko programa zuzendu du, artean oinarritutako nazioarteko ikerketa programa, Vienako Arte Aplikatuen Unibertsitatearekin elkarlanean. Halaber, Office for Narrative Landscape Design (ONLSD) ere abian jarri du eta Leo Calicekin batera animaziozko film labur multzo bat zuzendu du (2014). Lan honek nazioarteko esker ona eta hainbat sari jaso ditu, horien barne Clermont Ferrandeko Grand Prix saria.
Leo Calicek (Texing, 1980) Suitzan, Espainian, Portugalen eta Austrian ikasi eta lan egin du. Aurrerago, Paisaia Diseinu ikasketak egin zituen Vienako Arte Aplikatuen Unibertsitatean. 2012an Eden's Edge (Edeneko ertza) izeneko artezko ikerketa proiektuan parte hartzen hasi zen. Halaber, Office for Narrative Landscape Design (ONLSD) proiektuaren sortzaileetako bat da, eta bulego horren bitartez, animaziozko film dokumental laburrez osatutako serie bat ekoiztu zuten,Eden's Edge (2014) izenekoa. Serie hori leku askotan egon zen ikusgai, eta nazioarteko sari ugari irabazi zituen, Clermont Ferrandeko Grand Prix saria barne.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artistak
Tipo
Invitados