Imagen
Imagen
Descripcion


Helena Casasek (Pomada eta Conxita taldeetako abeslaria eta ilustratzailea) eta Marc Marcék (musikaria eta soinu-teknikaria) elkarrekin lan egiten dutenean 2princesesbarbudes dira. Familiako guztientzat pop musika egiten duen  Kataluniako taldea. 2008an “Musiquetes por la Bressola” diskan parte hartu zuten “La Pastoreta” kantarekin.

2011ko udazkenean “Cançons i rimetes” diska aurkeztu zuten, Kataluniako abesti tradizionalen berrikuste popero eta minimalista. Ikuskizuna 2012ko La Mostra d’Igualadan estreinatu zen. 2013ko udazkenean “Enciclopèdia Baixeta de la Nit” diska aurkeztu zuten, beren uztako 13 konposizioz osaturiko gauari buruzko diska-liburua. Ikuskizuna 2014ko Fira Mediterrània de Manresan estreinatu zen. Diska eta ikuskizuna “Gaueko entziklopedia koxkorra” izenarekin euskarara egokitu eta 2014ko Durangoko Azokan estreinatu zen. 2015eko neguan “Sempre de vacances” aurkeztu zuren, diska-liburu formatuan hau ere, enarei buruzko 11 kanta berrirekin. Ikuskizuna 2016ko Mercat de Música Viva de Vic-en aurkeztu zen. 2017an gaztelerara egokituriko “Siempre vacaciones” eta frantsesera moldaturiko “Toujours en vacances” aurkeztu eta estreinatu zituzten. Une honetan diskaren euskarazko egokitzapena aurkezten ari dira.

Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Grupo de música
Tipo
Artistas y Creadores