Nolakoa da 0-3 urte bitarteko haurren postura eta mugimenduen garapena? Zer da mugimendu askea? Zer egin dezakegu garapen postural egoki bat ahalbidetzeko?
Elkargune honetan mugimendu askearen, berezko erritmoaren errespetuaren eta horren aurrean helduek duten jarreraren garrantziaz hausnartuko dugu.
Maiatzak 18 - Hitzaldia
Maiatzak 19 - Lantegia
Familientzako, heldu eta haurrek batera parte hartzeko ordu beteko saioa izango da lantegi hau. Bertan, material ezberdinekin espazioa prestatu eta bertan haurren jarduera autonomoa behatu eta akonpainatuko dugu. Era berean haur txikiei espazio eroso bat eskainiko diegu beraien jarduera autonomoa garatu dezaten.
1. Saioa: 10:00 - 11:00
2. Saioa: 11:30 - 12:30
*Lantegian parte hartzeko ostiraleko hitzaldira joatea gomendatzen da.
Familientzako ordu beteko lantegia, non haurren mugimendu askearen inguruan hausnartuko dugun.