Haurren garapen prozesuan garrantzia berezia hartzen dute material pedagogikoek. Zentzumenak, psikomotrizitatea edota adimena garatzeko materialak aukeratzerako garaian arreta berezia jarri ohi da: osaera, materialak naturalak izatea, kolorea, testurak… Baina sarri ez dugu jakiten zer aukeratu, zer den ona haurrentzat eta zer lagunduko duen bere garapenean.
Material motak eta hauen alde teorikoa ikusiko dugu, merkatuan zer aurki dezakegun eta etxean edo espazio publikoetan egiteko moduko proiektuak ezagutuko ditugu. Lantegiaren bigarren zatia alde praktikoari eskainiko diogu. 0-6 gunerako material sorta proposatuko dugu eta hauetako batzuk eraiki.
Aurrera begira 0-6 gunearen baitan material mota hauek eraikitzeko interesa azaldu duen jendearen artean talde ireki bat osatzea da asmoa, material hauen inguruan hausnartu eta hauek gure eskuz eraikitzeko.
Haurren garapen pprozesuan material pedagogikoek duten garrantziaren inguruko lantegia.