![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12056-now-_por_un_cine_imposible.jpg?itok=cWPyC975)
ICAICek Iraultzaren aldeko zinegile atzerritarrak hainbat lan egonalditarag onbidatu zituen, eta horien ondorioetako bat nazioarteko abangoardiaren eta Kubako film esperientzia gaztearen arteko trukea izango zen. Haietan garrantzitsuena Joris Ivens izan zen; hark Herri Milizia, eta ez Armada Errebeldea, filmatzea erabaki zuen, Iraultzaren izaera nabarmenki herritarra erretratatu nahiz. 1961eko alfabetatze kanpainari dagokio Manuel Octavio Gómezen Historia de una batallak kontatzen duen gerra konfrontazioa; film honek manifestazio jendetsuak, Che Guevara NBEn eta Playa Giróngo gertakariak nahasten ditu hezkuntzaren aldeko kanpainaren testuinguru ziren indar sozial eta politikoen jokoa erakustearren. Santiago Álvarezen Ciclón zine albistegia da, eta urakan batek uhartetik igarotzean eragindako hondamendia eta ondoko salbamendu operazioak kontatzen ditu. Hainbat lekutan kokaturiko kamera pila bat aldi berean filmaturiko sekuentziak konbinatuz, Álvarez zine albistegiaren formatu tradizionala gainditzen hasi zen. Now Estatu Batuetako eskubide zibilen mugimenduari egindako omenaldia da, eta muntatze balentria bat aldi berean, aurkitutako metrajea erabiltzen baitu debekaturiko protesta kantu bat eszeneratzeko, Lena Horne jazz kantariak interpretatzen duena.
Joris Ivens, Manuel Octavio Gómez eta Santiago Álvarez zuzendarien filmeen proiekzioa, 'Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972)' zikloaren baitan.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12056-now-_por_un_cine_imposible.jpg?itok=cWPyC975)