2018ko uztailaren 27an mende honetan emango den ilargi-eklipserik luzeenaren lekuko izango gara. Hiru urterik behin gertatzen den fenomenoa da ilargi-eklipse osoa, baina oraingoan ohikoa baino denbora-tarte luzeagoa iraungo du.
Lau orduz, Lurrak Ilargiaren gainean proiektatuko du bere itzala eta fenomenoa ikusteko Tabakalerako Prisman izango dugu leku pribilegiatua. Ilargi-eklipsearen xehetasun guztiez jabetzeko proiekzio baten laguntza izango dugu eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak gurekin izango dira.
2018ko uztailaren 27an mende honetan emango den ilargi-eklipserik luzeenaren lekuko izango gara. Lau orduz, Lurrak Ilargiaren gainean proiektatuko du bere itzala eta fenomenoa ikusteko, Tabakalerako Prisman izango dugu leku pribilegiatua.