2016az geroztik, eremuak programak Euskal Autonomia Erkidegokoak diren edo han bizi diren artistentzako egonaldia eskaintzen du urtero, Halfhouserekin elkarlanean.
eremuak arte garaikidean testuingurua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren programa irekia da. Gaur egun, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, SAk (Tabakalera) kudeatzen du. eremuak-en xede nagusia da artista eta sortzaileei plataforma bat eskaintzea, eztabaida eta topaketarako giroa sortzea, eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki izango den lantoki bat gaitzea.
- Eskaerak aurkezteko EPEA 2021eko apirilaren 30tik ekainaren 7ra arte izango da.
- Hautaketaren EMAITZA uztailaren 29an argitaratuko da eremuak-en webgunean: eremuak.eus
- Egonaldia 2021eko abuztuaren 16tik, astelehena, urriaren 15era, ostirala, bitartekoa izango da.
- Erakusketa urriaren 16an, larunbata, inauguratuko da.
Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denbora-tarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia.
OINARRIAK:
https://eremuak.eus/web/wp-content/uploads/2021/05/eremuak_Halfhouse2021_EU.pdf
BETE ESKAERA:
https://eremuak.eus/halfhouse/izena-emateko-orria/
_____________
eremuak programak egonaldi-deialdi bat irekiko du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat