Eta, ikasturte berri hau festa bat balitz?
Ilusioa, aukera, freskotasuna, topaketa zein hasiera berriak piztu eta konektatuko dituen festa bat.
Elkar (berriz) aurkitzeko eta errekonozitzeko festa bat; elkarren beharra baitugu izateko, ikasteko, noranzko bat elkarrekin eraikitzeko. Gure jaiari forma emateko.
Hezkuntza eta ikaskuntza bezalakoa den festa bat; irekia eta kontrola ezina, inorena eta aldi berean denona dena.
Egunerokoa eta txikia denak daukan gaitasun subertsiboa ospatuko duen festa bat.
Distiraz jantzia dator, bada, hezkuntza komunitatearekin orotariko ikaskuntzak abiatzeko prestatu ditugun eskaintzak jasotzen dituen liburuxka hau.
Hafla diogu, arabieraz, festa honetan beste oihartzun musikal batzuekin dantza eta deiadar egin nahi dugulako, ileak harrotuta.
Festa diogu, harrera eta eraldaketa espazio bezala, beste gorputz, mugimendu, lengoaia, erreferentzia, itxaropen, desio eta ezagutzekin elkartzeko leku bezala. Horrenbeste maite dugun Marina Garcések dioen moduan, hezkuntza harrera-praktika bat da. Elkarri lagun egiten diotenen harrera-gaitasun horretan oinarritua dagoen egite bat, inor kanpoan ez uzteko elkarrekin borrokatzen duena. Festa diogu, bizigarriak diren testuinguruen etengabeko eraikuntza bezala, non poztasuna dabilen eta izateko aukerak ugaritzen diren.
Aldarrikatzen ditugu, beraz, festa arraroak, ustekabekoak, deserosoak; erritmo amankomun batera iristeko gure kodeak ‘berrabiaraztea’ eskatzen digutenak, norbere lekutik mugiarazten gaituztenak. Elkar heltzeko, eusteko, ukitzeko - pogo kolektibora gure zerbait ekarriz.
Testuinguru garaikide ziurgabe hauetan, are eta gehiago igo nahi diogu bolumena besteengana gerturatzeko beharrari; estimu handian daukagun Yera Morenok iazko Erro(re)tik mintegian zioen moduan, gertutasunetik egiteari, elkarrekin. Orain eta hemen, hori ere etorkizuna baita. Eta elkarrengana gerturatzean gertatzen den desplazamendu hori baita bilatu nahi duguna, erakunde kultural bezala ere: gugandik ateratzea, barrukanpo hori pitzatzea.
Ikasturte berri hau festa bat izan dadin nahi dugu. Besteekin eta elkarrentzat.
2022-2023 HEZKUNTZA PROGRAMA DESKARGATU
Programan 2022-2023 ikasturterako zehaztu ditugun lan ildo eta elkarrekin egoteko modu ezberdinen berri ematen da.
Ideia hauetan gehiago sakondu eta programa ezagutzera emateko bilera bat antolatu dugu. Ezinegon eta interes ezberdinak partekatzeko aukera izango dugu, elkarlanerako aukerak irekiz.
Eguna: Irailak 22, osteguna
Saioak:
11:00 (EU)
12:30 (ES)
Bertaratu nahi izanez gero, mesedez bidali email bat hezkuntza@tabakalera.eus helbidera, izen-abizenak, telefono zenbakia, emaila eta nondik zatozten adieraziz.
2022-2023 Hezkuntza programa eta aurkezpena
Reserva: Hezkuntza programa 2022-2023 - Aurkezpena
FechaInicio: 2022-09-22
FechaFin: 2022-09-22
FechaAlta: 2022-08-09
Seccion: HEZKUNTZA
Proyecto: OROKORRA
Idioma: EU + ES
FECHAS:
idReserva: 4ADD4871-AE3F-4A07-BC7A-E55B5253259E
Fecha: 2022-09-22
HoraInicio: 11:00
HoraFin: 14:00
TituloEvento: Programa de mediación 2022-2023
TituloEventoEU: Hezkuntza programa 2022-2023 - Aurkezpena
Sala: AG - PLATO
SalaES: Espacio de Artistas
SalaEU: Artisten Gunea
Ocupacion: Aurkezpena
OcupacionES: Presentación
OcupacionEU: Aurkezpena
FechaFin: 2022-09-22