Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Bi lurraldeetako erakundeen elkarlanaren barruan, Dantzaz eta Tabakalerak Quebeceko koreografo bat hartuko dute, eta koreografia-lana egingo du Tabakalerako eta Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan dagoen bitartean.

  • Egonaldi-programa honek ondorengo helburuak ditu:
  • Artistak babestea eta sustatzea, sorkuntzarako ingurune egokia eta lanak ekoizteko eta zabaltzeko bitartekoak jarrita.
  • Kultur ingurune berri eta bizigarri baten bidez, koreografoen berritze artistikoa sustatzea.
  • Artisten arteko ikuspegien elkartrukea sortzea, eta lotura iraunkorrak sortzen laguntzea.
  • Euskal Herriko artisten lana eta ibilbidea nazioartean sustatzea.
  • Sorkuntza, ekoizpen eta hedapen artistikorako sare berriak garatzea.

1. Deialdiaren helburuak

Deialdi honen xedea da koreografo/koreografo bat hautatzea, egoitza artistikoa Montrealen (Quebec) egin dezan.

2. Egonaldi artistikoaren ezaugarriak eta datak

  • Lantokia: Ecole de Danse Contemporaine de Montreal
  • Dantzarien kopurua eta maila akademikoa: eskolako azken ikasturteko 15/20 ikasle
  • Datak: 2022ko udazkena, urritik abendura (hautatutako pertsonarekin zehaztuko dira datak)
  • Pieza koreografikoa egonaldi artistikoaren amaieran estreinatuko da.

3.- Diru-sariak

  • Etxepare Institutuak 4.000 euroko diru-laguntza emango dio hautatutako pertsonari. Zenbateko horretan sartzen dira bidaia gastuak eta dagokion asegurua.
  • Quebeceko Conseil des Arts et Lettres (CALQ) arduratuko da hautatutako pertsonaren egonaldiaz, egoitzak dirauen bitartean.
  • EDCM eskolak bere gain hartuko ditu proiektuaren ekoizpen-gastuak.
  • Gainera, EDCMk 4.500$ ordainduko dizkio pieza koreografikoaren egile-eskubideengatik hautatutako pertsonari.

4.- Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  • Deialdi honen aurretik gutxienez bi koreografia lan profesional egin dituzten dantza garaikideko koreografo/koreografoek eskatu ahal izango dute egoitza hau.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea. Salbuespen gisa, zabaldu nahi den lanaren edo lanaren komunikazio-hizkuntza euskara denean, errolda edo helbide soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.
  • Azken hiru urteotan Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan aritu izana bere lan ildoetako batean.

5.- Eskaerak egiteko modua eta epea

Eskaerak 2022ko martxoaren 28ko 24:00ak baino lehen bidali behar dira dantzagunea@gipuzkoa.eus helbide elektronikora, honako informazio honekin, PDF formatuan eta euskaraz/gaztelaniaz eta frantsesez/ingelesez:

  • Curriculum vitaea eta argazkia.
  • Proiektuaren azalpen laburra, helburuak, lan metodologia eta kronograma barne.
  • Motibazio-gutuna.
  • Lehenago egindako lan koreografikoak erakusten dituzten ikus-entzunezkoetarako estekak.
  • Erreferentzia-gutunak (aukerakoa).

6.- Hautatzeko irizpideak

Hautapen batzorde batek baloratuko ditu eskaerak, honako irizpide hauen arabera:

  • Proposamenaren kalitate artistikoa.
  • Proposamenaren berrikuntza
  • Eskatzailearen ibilbidearen eta aurkeztutako proposamenaren arteko koherentzia.
  • Proiektuaren helburuen eta egoitza-programaren helburuen arteko kohesioa.
  • Dantzari-talde zabal batekin lan egiteko gaitasuna (15-20).
  • Prestakuntza arloko esperientzia

7.- Deialdiaren ebazpena bazkideen webguneetan argitaratuko da 2022ko maiatzaren amaieran

  •  
Caracteristicas
Descripción Corta

Etxepare Euskal Institutuak, Quebeceko Conseil des Arts et des Lettresek (CALQ) eta Gipuzkoako Dantzaguneak Montrealen egonaldia egiteko deialdia egiten dute. 

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Texto Fecha
2022-03-07 12:00 - 2022-03-28 23:59
Formato
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2022
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Lista precios