Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Conseil des Arts et des Lettresek (CALQ), Gipuzkoako Dantzagunearekin batera, Montreal hirian pieza koreografiko bat prestatzeko egonaldirako deialdia egiten dute. Egonaldia Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoko Zentroa, Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa eta École de Danse Contemporaine de Montrealekin (EDCM) lankidetzan burutuko da. Egitasmo hau Quebec-Pays Basque programaren baitan egingo da, Quebec eta Euskadiko kultur eragile, sortzaile eta kultur industrietan hartu-emana sustatzea helburu duen egitasmoa.
Bi lurraldeetako erakundeen elkarlanaren barruan, Dantzaz eta Tabakalerak Quebeceko koreografo bat hartuko dute, eta koreografia-lana egingo du Tabakalerako eta Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan dagoen bitartean.
Egonaldi-programa honek ondorengo helburuak ditu:
- Artistak babestea eta sustatzea, sorkuntzarako ingurune egokia eta lanak ekoizteko eta zabaltzeko bitartekoak jarrita.
- Kultur ingurune berri eta bizigarri baten bidez, koreografoen berritze artistikoa sustatzea.
- Artisten arteko ikuspegien elkartrukea sortzea, eta lotura iraunkorrak sortzen laguntzea.
- Euskal Herriko artisten lana eta ibilbidea nazioartean sustatzea.
- Sorkuntza, ekoizpen eta hedapen artistikorako sare berriak garatzea.
Deialdi honen xedea da koreografo/koreografo bat hautatzea, egoitza artistikoa Montrealen (Quebec) egin dezan.