Ikasturte honetan eskola eta elkarteei zuzentzen dizuegun eskaintza gainezka dator; 2023-24 ikasturtean gurekin lan egin duzuen guztiekin batera ikasi dugunarekin eta aurtengoan datorrenarekin gurutzatuta eta aktibatuta.
GAINEZKA EGITEA
Finkatutakoaren edo aurreikusitakoaren muga gainditzea
Badira aurrez finkatutako muga batzuk, ikusten eta adierazten ez badira ere hor daudenak, eta espazioak, harremanak eta ikaskuntzak baldintzatzen dituztenak, egunero. Eskubide kulturalen ikuspegitik, denok kabituko garen programa bat eta espazio batzuk eraikitzeko konpromisoa azpimarratu nahi dugu. Estereotipo eta praktika baztertzaileei gainez egitea, barrutik hasita, guztiak sartzeko. Arrarotasuna ez dadin arrotza gertatu.
Eihera kooperatibatik, Iñi Etxezarretak eta Leire San Martinek binarismoa gainditu eta bitarteak modu bizigarri eta zoriontsu batean habitatzera gonbidatzen gaituzte. Gabriel Chaile artistarekin, geldoenaren erritmora lan egitearen aldeko apostutik ikasi nahi dugu.
GURUTZATZEA
Zerbait alde batetik bestera pasatzeko moduan jartzea.
Gurutzatzen, eraldatzen eta lekuz mugiarazten gaituen bitartekaritza eredu batek pizten gaitu.
June Cresporekin egiteko modua bera asmatzen duen egite bat ezagutu genuen, desiotik, ezjakintasunetik eta konfiantzatik egina. María Jerezek proposatu zigun arreta anitz eta barreiatuaz fidatzea. Lankidetza dibergente batetik zerbait elkarrekin egitea, zer den erabat argi izan gabe. Tripak kolektiboarekin eta Sahatsa Jauregirekin batera objektuak, espazioak, erakusketak erabiltzeko eta bizitzeko moduak elkarrekin asmatzen ikasi genuen.
Espazio bizigarri eta seguruak sortze hori asteartero gertatzen da UNIK taldeko kideekin. Medialab Inklusiboko saio bakoitzean ere bai. Eta ahal dugunero gainontzeko lantegi eta proiektuetan, asmatuz-egite hori entseatuz. Izan ere, "prozesua bera da filma", Harrotu Ileak eta Zine-labekin esperimentatu genuen bezala.
Eginaz egite horretan, gero eta jende gehiagok "Eskerrak etorri naizen!" oihukatzea amesten dugu, IPI Karmengo Ama eskolako Mikelek Situ-akzioak taldean jolastu zuenean egin zuen bezala.
AKTIBATZEA
Prozesu batean eragitea, biziagoa izan dadin.
Ikasturte honetan proposamen berri bat dakargu, Arte-aktibazioak. Egiteko modu berri bat, aurrekoetatik ikasitakotik, erakusketak leku bizi eta partekatuago bihurtzea bilatzen duena, eta aldi berean erakusketa bakoitzean erreberberatzen geratuko dena.
Erakusketak AKTIBATZEA probatunahi dugu, moduek GAINEZKA EGITEA bilatuz, haiek biziko dituzten gorputz guztien GURUTZATZEA eta elkar-lotze esanguratsua bideratzeko.
Ideia hauetan gehiago sakondu eta 2024-25 ikasturterako zehaztu dugun programa ezagutzera emateko bilera bat antolatu dugu. Honekin batera, hainbat ardura eta interesgune partekatzeko unea ere izatea nahi dugu, elkarlanerako aukerak irekiz.
Eguna: Irailak 18, asteazkena
Saioak:
11:00 (EU)
12:30 (ES)
Bertaratu nahi izanez gero, idatzi mesedez HEZKUNTZA@TABAKALERA.EUS helbidera, izen-abizenak, telefono zenbakia, emaila eta nondik zatozen adieraziz.
2024-25 HEZKUNTZA PROGRAMA DESKARGATU
Reserva: Hezkuntza programa 2024-2025 Aurkezpena
FechaInicio: 2024-09-18
FechaFin: 2024-09-18
FechaAlta: 2024-07-22
Seccion: HEZKUNTZA
Proyecto: ERAKUSKETAK Hezkuntza
FECHAS:
idReserva: F331C4CE-ECB4-46DE-94E8-8D6751242E51
Fecha: 2024-09-18
HoraInicio: 11:00
HoraFin: 12:30
Plazas: 15
TituloEvento: Presentación Programa mediación 2024-2025 EU
TituloEventoEU: Hezkuntza programa 2024-2025 Aurkezpena EU
Sala: AG - TALLER
SalaES: Espacio de Artistas
SalaEU: Artisten Gunea
Ocupacion: Aurkezpena
OcupacionES: Presentación
OcupacionEU: Aurkezpena