Texto Destacado

Telesailen sortzaileen (ekoizleak eta gidoilariak) proiektuak tutoretzan hartzeko eta babesteko "2deo serieak" programaren bigarren edizioa.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

2deo SERIEAK Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiak sustatutako programa bat da, telesailen sortzaileen (ekoizleak eta gidoilariak) proiektuak tutoretzan hartzeko eta babesteko. Mentoretzak eta aholkularitza indibiduala eskaintzen ditu, eta Donostiako Zinemaldiarekin (SSIFF) eta Crossover jaialdiarekin lankidetzan garatzen da.

Prozesu osoan zehar hiru mentore egongo dira, eta programan aukeratutako hiru proiektuen jarraipena egiteaz arduratuko dira: Aitor Gabilondo showrunnerra, Laura Sarmiento gidoilaria eta Xabier Berzosa ekoizlea.

2deo Serieak mentoretza-programak talentu berriak eta ibilbide profesionala duten pertsonak inplikatu nahi ditu, telesail-proiektu baten aldeko apustua egin dezaten, edozein formatu eta generokoa, nazioarteko anbizioarekin eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin. Edozein genero eta iraupeneko telesail-proiektuek har dezakete parte, fikziozko telesailak eta dokumentalak barne, arreta berezia eskainita plataforma digitalei.

Deialdiaren bidez hiru proiektu aukeratuko ziren, bat euskaraz. Sortzaileek Laura Sarmientoren, Aitor Gabilondoren eta Xabier Berzosaren mentoria eta banakako aholkularitza izango dute prozesu osoan zehar, eta 6.000 euroko laguntza proiektuen garapenerako. Apiriletik irailera bitartean, hiru egonaldi egingo dituzte aurrez aurre, gidoiaren analisia eta berridazketa lantzeko, proiektu bakoitzaren ekoizpen-, banaketa- eta pantaila-estrategian. Programaren azken zatian eta Donostia Zinemaldiarekin batera, topaketa profesionalak egin ahal izango dira ekoizleekin, banatzaileekin, inbertitzaileekin, plataformekin eta telebista-kanalekin, beren telesaila ekoizteko aukerak lortzeko.

Imagen Listado
Imagen
Año
2022
Texto para organizadores
Kolaboratzailea
Información Adicional