2deo talde esperimentala DEOren funtsean dauden hainbat kezka eta erronka garrantzitsuekin bat egiten duen programa da,
2deo talde esperimentala 2DEOren funtsean dauden hainbat kezka eta erronka garrantzitsuekin bat egiten duen programa da, hain zuzen: euskal kontsumitzaile digitalak ikusleak dira batez ere, ez sortzaileak; ez dago gazteei zuzendutako kalitatezko eduki nahikoa; gazteek gazteleraz edo ingelesez kontsumitzen dute; gazteen artean arlo digitalean dagoen euskarazko edukien erabilera eskaxa dago.
Ikus-entzunezko proiektu digitalak sortzeko helburuarekin elkartuko den talde bat sortuko dugu eta honi laguntzeko programa espezifiko bat eskainiko zaio, hilabete batzuen buruan ikus-entzunezko pieza eta proiektu propioak asmatu, produzitu eta zabaldu ahal izateko asmoz.
Erronka hauen inguruan egitetik eta sorkuntzatik esperimentatuko duen komunitatea sortu nahi da eta horretarako jarri da martxan "Ikusentzunezko edukiak sortzeko esperimentazio taldea” programa pilotoa. Interes eta jakintza anitzak eta ezberdinak dituzten beste gazteekin ikus-entzunezko piezak asmatu, diseinatu eta produzitzeko programa bat eskainiko da.
Azarotik martxora bitartean 2deok Tabakaleran duen egoitzan saio eta tailer ezberdinak antolatu eta eskainiko dira, elkarlanean ikus-entzunezko piezak edota proiektu digital esperimentalak sortzeko. Pieza hauek asmatu eta sortzeko ibilbide bat eskainiko da: lehenengo gaiak eta edukiak definituko ditugu, gero hauetan murgilduko gara eta horrela pieza hauen formatoekin esperimentatuko dugu: podcastak, youtube bideoak, instagram, twitch… sortuz. Ikus-entzunezko proiektuak 2DEOren baliabide eta laguntzaz produzituko dira. Behin grabazioak eginda, 2DEOk bere gain hartuko du piezen edizioa eta post-produkzioaeren ardura. Ikus-entzunezko proiektuen difusioa eta zabalkundeari ekiteko,Tabakaleraren bitarteko eta komunikazio baliabideak erabiltzea aurrekusten da.
Bide honetan erreferentziazko sortzaile ezberdinak gonbidatuko dira saioetara, gazteekin kontrastea egiteko eta beraien sorkuntza prozesua aberasteko.