Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak 2deo Topagunea sortu dute, Zinemaldiaren 71. edizioko akreditaziodunentzako topagune bat

Tabakalerako ikus-entzunezko laborategia hilaren 26tik (asteartea) 29ra (ostirala) bitartean egongo da zabalik, 19:00etatik 22:00etara, eta musika-emankizunak egongo dira egunero.

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak topagune bat sortu dute egun bakoitzerako, 2deo Topagunea izenez, irailaren 26tik (asteartea) 29ra (ostirala) bitartean (19:00etatik 22:00etara), 2deo ikus-entzunezko laborategian. Keler, BIME eta Oso Polita taldeen lankidetza du ekimenak, eta honako hauei zuzenduta dago: zinemagileei, industria zinematografikoko profesional eta kazetariei, Zinemaldiko akreditaziodun guztiei, bereziki Zinemaldiak eta Tabakalerak bultzatutako programa eta sailetara bideratutako lana dutenei. Horien artean daude Zabaltegi-Tabakalera eta Nest sailetan hautatutako filmetako lantaldeak, Ikusmira Berriak, Noka eta 2deo serieak sailetako egoiliarrak, EQZEko ikasleak eta ikasle ohiak, inbertitzaileen topaketan eta eraikinean egiten diren beste jarduera profesional eta kultural batzuetan −adibidez, Isabel Hergueraren erakusketan− parte hartzen duten pertsonak. Akreditazioa behar da topagunean sartzeko.

BIME eta Oso Polita taldeekiko elkarlanari esker, musika-programa bat egongo da egunero: hilaren 26an (asteartea) Alfredo Ignacio izango da disc-jockeya; hilaren 27an (asteazkena), berriz, Lidna; hilaren 28an (osteguna), ordea AFU; eta hilaren 29an (ostirala), azkenik, Juan Tatorri.

 

Beherapenak Baga Biga Faktoria eta Curdelón establezimenduetan

Donostia Zinemaldiak beste bi topagune izango ditu akreditazioa duten pertsonentzat: batetik, Baga Biga Faktoria garagardo artisaua zerbitzatzen duen garagardotegia (Ramon Maria Lili kalea 8; astelehenetik ostegunera 17:00etatik 23:30era irekita, ostiral eta larunbatetan, berriz, 12:00etatik 00:00etara eta igandeetan, azkenik, 12:00etatik 23:30era), akreditaziodunei % 10eko beherapena eskainiko diena; eta bestetik, Curdelón ardotegia (Kolon pasealekua 35, igandetik asteazkenera 11:00etatik 22:00etara irekita, eta ostegunetik larunbatera, berriz, 11:00etatik 23:00etara), zeinak % 5eko deskontua aplikatuko baitie gourmet-produktuei eta % 10ekoa, berriz, eskaintzako gainerako produktuei.

 

MUSIKA-PROGRAMA 2DEO TOPAGUNEAN

ASTEARTEA, HILAREN 26A - ALFREDO IGNACIO

Guajira Sicodélica (Dabadaba) taldeko bazkide sortzaileetako baten (Iñaki Otalora) goitizena da Alfredo Ignacio. Oraingoan, bost urte baino gutxixeago iraun duen force karibetarreko bira baten ondoren itzuli da plateretara. Twist polinesiarra, Bierzoko chachachá, abangoardiako orkestrak, eta inoiz argitara eman ez diren filmen soinu-bandak; horiexek dira musikariaren maletatik ateratzen diren soinuetako zenbaitzuk.

ASTEAZKENA, HILAREN 27A - LIDNA

Lidna Donostian bizi den musikari eta artista bisual argentinarra da. 2021ean argitaratu zuen bere lehen EPa, Terrario, eta horren ondoren Transparente (2022) eta Vas a Poder (2023) singleak argitaratu zituen, bere hurrengo disko Antoditaren parte direnak. Lidnaren musika dream pop eta ambient pop generoen artean dago, pop artearen eragin askorekin. Gaur egun Artxibo Zinematografikoko masterra egiten ari da Elías Querejeta Zine Eskolan.

OSTEGUNA, HILAREN 28A- AFU

Jon Quiñones (AFU, León, 1993) Donostian bizi da 2014tik. Hainbat musika-proiektutan parte hartu du, hala nola Kilimak, Talah, Argi Zulo Dub Station edo Ether Ensemble delakoetan, eta sorkuntza, kudeaketa eta hedapen kulturalean parte hartu du Banda Bat (Guardetxe), Kaleko Txirrina (Masa Crítica) eta NWD (New World Disorder) taldeen bitartez. Bere setetan hainbat generotako amalgama bat atzematen da, hauen eraginarekin: jazza, hip-hopa, elektroa, UK garagea, breakak eta technoa.

OSTIRALA, HILAREN 29A - JUAN TATORRI

Oiartzuarra, JuanTaTorrik joan-etorri bat egingo du hainbat musika-estiloko ibilbidean: rhythm and bluesa, soula, disco musika eta dance musika.

 

 

Descripción Corta

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak 2deo Topagunea sortu dute, Zinemaldiaren 71. edizioko akreditaziodunentzako topagune bat.

Tipo de actividad
ID GESCOL
2773A27A-3EE9-46A4-8E99-ADCE216EFED0
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Cerrado
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Hora
08:00
Hora Fin
22:00
Formato
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Datos GESCOL
idReserva: 2773A27A-3EE9-46A4-8E99-ADCE216EFED0
Reserva: 2DEO TOPAGUNEA (ZINEMALDIA)
FechaInicio: 2023-09-26
FechaFin: 2023-09-29
FechaAlta: 2023-06-09
Seccion: 2DEO
Proyecto: Proiektuak / Programa
FECHAS:
idReserva: 2773A27A-3EE9-46A4-8E99-ADCE216EFED0
Fecha: 2023-09-26
HoraInicio: 08:00
HoraFin: 22:00
TituloEventoEU: 2DEO TOPAGUNEA (ZINEMALDIA)
Sala: 2DEO
SalaES: 2deo
SalaEU: 2deo
Ocupacion: Ekitaldia - Orokorrean
OcupacionES: Evento en general
OcupacionEU: Ekitaldia - Orokorrean
FechaFin: 2023-09-29
Año
2023
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Activado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si