Subtitulo
Ricardo Pigliaren egunerokoetan oinarrituta, Andrés Di Tellak sortutako instalazioa
Texto Destacado

Donostia Zinemaldiako 2015eko edizioan Andrés Di Tellak aurkeztutako 327 Cuadernos filma harago eramanez, zinemagileak sortu duen instalazioa, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak ekoiztutakoa Zabaltegi-Tabakalera sailaren baitan.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Bi bizitza bizi izanaren sentipena dut:

koadernoetan idatzita dagoena eta nire oroitzapenetan finko dagoena.

Batzuetan, koadernoak berrirakurtzen ditudanean, kosta egiten zait

bizi izan dudana ezagutzea. Badira zenbait pasarte, han kontatuta egonagatik ere,

guztiz ahaztuak nituenak. Nire egunerokoan existitzen dira,

baina ez nire oroimenean. Eta, era berean, nire oroimenean

argazki baten zehaztasunaz irauten duten gertaera batzuk ez dira egunerokoan agertzen,

sekula existitu izan ez balira bezala.


-Ricardo Piglia

 

 

 

 

Ricardo Piglia idazleak bere eguneroko intimoa lehen aldiz goitik behera berrikustea erabaki du. 1957an, 16 urte zituela, abiarazitako eguneroko bat da. 327 koaderno, denak berdinak, oihal ziratu beltzezko azaldunak, kartoizko 40 kaxatan gordeak, ditu zain. Bizitza baten artxiboa. Eguneroko hori Argentinako historiako mende erdi baten denboraren kapsula bat ere bada. Baina nobelagileak koadernoetako egunerokoa berridaztea erabakiko du: fikziozko pertsonaia bati entregatuko dio bere bizitza, eta Emilio Renziren egunerokoak argitaratuko du. Oroimenak erregistroari irabaziko dio. Koadernoak erre egingo dira.

 

 

327 koaderno Andrés Di Tella zinemagilearen film bat da. Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu zen, 2015ean. Orain, instalazio bat ere bada. Gainezka egin duen zinema. Egunerokoa collage gisa; ideia hori nabarmentzea da asmoa. Hamaika istorio posible, ausaz antola daitezkeenak. Areto honetara sartu, eta nork bere irakurketa egin ahalko du, nork bere asoziazioak, osagai berberak hartu eta kontakizun ezberdinak osatu ahal izango ditu. Ildo horretan, instalazioak filmean dauden eszenak eta filmean ez daudenak biltzen ditu, eta atea irekitzen dio, horrela, bizitza oso bateko eszena ia amaigabeak irudikatzeari.

 

 

Instalazio hau Donostia Zinemaldiaren eta Tabakaleraren koprodukzioa, elkarrekin antolatutako Zabaltegi-Tabakalera sailaren harira egina.

 

 

 

Dokumentazioa

 

 

 

 

 

 

Antolatzaileak:

 

 

Tabakalera   festival_de_san_sebastian_zinemaldia.jpg 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Programa