Carmen, Eugenio eta Eduk sortutako 3D Ikasi talde irekia asteazkenero biltzen da Hirikilabs-en. Etxean egindako 3D inprimaketa ikertu, software libreko programak erabiltzen ikasi eta finean, 3Dn diseinatu eta fabrikatzerako orduan erabat autonomo izatea dute helburu.
Lantegi txiki honetan edozeinek bere etxean eta familian 3D piezak sortzeko moduak ezagutuko ditu modu azkar eta errazean. Sortutako pieza hauek inprimatzen ere ikasteko aukera izango da, bertan sortutako batzuk inprimatuz. Lantegia haur eta helduak elkarrekin egiteko aurreikusia dago (heldu bat haurreko), bertan ordenadore batzuk izango diren arren zure portatila ekarri nahi baduzu errazagoa izango da.
Lantegi txiki honetan edozeinek bere etxean eta familian 3D piezak sortzeko moduak ezagutuko ditu modu azkar eta errazean.