Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Hamabi ataleko sail honek, garai bateko tabako fabrikak, produkzio moduen aldaketak eraginda, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro izaterainoko bidea nola egin duen arakatzen du. Zelatan, bi galdera garrantzitsu: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? eta, nola eta nondik hitz egin daiteke memoriaren inguruan?

Tabakalera galdera hau eta beste hainbaten ikur da, eta eraikineko espazio txiki bat, Sotoa, bideratu du proiektu hau hartzeko. Bertan, ikus-entzunezko instalazio moduan erakutsiko da sail osoa. Hilabete bakoitzaren erdialdera atal berri bat gehituko da, 2016ko irailera arte. Proiektua ekintza publiko programa batekin osatuko da.

 

4. Kapituloa (18' 55'') - MAKINAREN EZIN ULERTUA 

 

2. oharra

«Lanpara miragarritik linterna magikora badago alderik, artefaktua aldatzen da, eta baita miraria ere. Lanpara miragarria da mirariak sortzen dituelako».

Oin-oharra. Mirarikeria aipa genezake industria-munduarekin batera etorri zen kulturaz aritzean. Mirari-gela eta bitxikeria-ganberetan ezin konta ahala gauza biltzen eta pilatzen ziren, eta itxuraz, gauzon arteko lotura bakarra zen toki berean amaitzen zutela: edozein tokitan, denboraren apalen artean. Mirarikeriazkotzat jo genitzake, era berean, XIX. mendean egin ziren zientoka panorama arrakastatsuak, Europako eta Amerikako hainbat hiri oinarri. Munduko (eta historiako) mirarien margo-errepresentazio handiak, erraldoiak, zeintzuetan barrena ibiltzen baitziren ikusleak, beren lilura-begiradak zinearen aitzindari.

 

4. oharra

«Linterna magikoa da magia sortzen duelako».

Oin-oharra. Zinea jaiotzen ikusi zuen mende berak ikusi zuen Miraria behea jotzen. Magiaren eta mirariaren arteko harreman ezkorra. Antzina, magiaren prodigioaren bidez, miraria ulermen eta komunitate bihurtzen zen. Modernitatean, magiara jotzen da, miraria eraitsi ostean. Magia egiten da, mirariaren hondakinen aurrean.

 

6. oharra

«Funtzio oro da beste funtzio baten erakusgarri».

 

8. oharra

«Nagi gogorraren atezuan beti dago alferrikakoaren itzala, baina ez beldur baten tankeran, baizik eta izen ona galtzeko aukera-izpi baten forman».

 

10. oharra

«Idazten dut: [barkatu, bi puntuak kenduko ditut, momentuz] idazten dut eta desbideratzen naiz eta beste alde batetik so egiten diot nire buruari, galderak egiten dituen makina bat naiz; egiatan, abandonatu egin ninduten, eta ez bortizki, areago izan zen halako duintasun batekin, historia grisetan ohikoa den moduan, mila esker, irten mesedez ate horretatik, eta ez ahaztu ni ahazteaz».

 

12. oharra

«Maitasuna, atzerriko hizkuntza bat (Kluge). Idazketa, atzerriko lurralde bat (Duras) ».

 

14. oharra

«Orain dela gutxi ipuin txiki bat irakurri nuen, idazle ezinago misteriotsu batena, honelaxe amaitzen baita:

"Norbera bere logelan sartzen da, bi orrazi-hortzen arteko txokoa bezain txikia berau, eta lastaira ikusten du lurrean, paretari pea-pea eginda, baina artean duintasunari eusten, eta gero horma horri beitzen dio, erabat kolorgea norberak hainbeste erretzen duelako, ze nik ez baitut tabakoa erretzen, nik jan egiten dut tabakoa, eta gero norberari so egiten dio, eta hori ere idem, norbera etzanda lastairaren gainean, paretari pea-pea eginda. Eta norberak pentsatzen du: hainbeste denbora egiten badugu elkarrekin, bada gustura egon beharko dugu, ezta? Eta koadroei berdina gertatuko zaie kako-iltzeekin, zipotzarekin eta murruarekin. Eta aulkiari mahaiarekin. Eta leiho-koskari leihoarekin. Ez al da ba izango denak holan funtzionatzen duela, ala? Puntu honetara iritsita, zer esango dizut ba, norberak sentitzen duena da... adiskidetasuna"».

 

Materia-mihiztatzeari buruzko ohar hauen ostean, neure kautan esaten dut, ozen, hainbat aldiz:

ILUSIOA BALIOTSUA DA, BERE HORRETAN.

Descripción Corta

Hamabi atalez osatutako sail honen laugarrena eta Tabakalerako Sotoan kokatutako ikus-entzunezko instalazioaren parte. Hilabete bakoitzaren erdialdera atal berri bat gehituko da, 2016ko irailera arte.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si