Geschichtsunterricht (Lecciones de historia), 1972, Italia, Alemaniako Errepublika Federala, 85', JBAES, DCP.
Straub-Huillet senar-emazteek erreferentzitzat hartu eta bere erara moldatu dute Bertolt Brechten esperimentu narratiboetako bat (Julio Zesar jaunaren negozioak).
Eleberri esperimental horretan, eleberri historikoa, gizarte-iruzkina, kazetaritzako kontakizuna eta antzerki epikoa uztartu zituen. Filmean, antzinako erromatarrekin izandako topaketen bidez, antzinako Erromako gizarteko manipulazio politikoak eta, batez ere, ekonomikoak, Julio Zesarren diktadurari bide eman ziola kontatuko zaigu.
'Geschichtsunterricht (Lecciones de historia)' filmaren proiekzioa, Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zinemagileen filmografian sakontzen duen fokoaren baitan.