Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972) - 5. Saioa: Santiago Álvarez (116')

Emanaldi honetan Santiago Álvarezen hiru film erakusten dira, zeinetan haren muntaketa lan berezia, jabetzea eta satira, itxuratuz doan. 1966an Puerto Ricoko San Juanen egitekoak ziren Hamargarren Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoetara kubatar kirolariak eraman zituen itsaontziaren izenetik dator Cerro Pelado izenburua. Iparramerikar kolonia denez, Estatu Batuak kubatar ordezkarien parte hartzea ekiditen saiatu ziren. Erreportaje luzea da, iruzkin gutxikoa eta Álvarezen bereizgarri bat azaltzen du: musikaren erabilera efektu satiriko garratza lortzeko. Hanói, martes 13 Ipar Vietnamera zinegileak egindako lehen bidaian filmatu zen. Film hau antierreportaje sotil eta poetikoa da, etete/jarraitze egitura bat garatzen duena, gerra baten erdian bizitzeko esperientzia jasotzearren. Hasta la victoria siempre, aldiz, batera urgentziazkoa eta historikoa den zinearen epitomea da.  Che Guevara Bolivian hil zuteneko albiste traumatikoei erantzunez, 48 ordutan etenik gabe egindako lana.

Descripción Corta

Santiago Álvarez zuzendariaren filmeen proiekzioa, 'Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972)' zikloaren baitan.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si