Seigarren Situ-akzio honetan zentzumenekin esperimentatuko dugu: ukimena aktibatu, entzumena eta usaimena, haiekin jolasean esperimentaziorako paisaia berriak sortuz. Gure lehengaiak zerealak, haziak eta egoskariak izango dira. Elkarrekin, haur eta heldu, pertzepzioaren inguruan hausnartu eta sortu egingo dugu. Zerealak eta haziak zapalduz soinuak sortu, dilista zakuetan besoak sartu, koloretako arrozarekin forma berriak sortu, kafe aleen usainareki jolastu, eta askoz gehiago!
Adina: 1-2 urte (+ helduak)
*Jarduera hau guraso talde batekin elkarlanean diseinatzen da hilabetean zehar (diseinuan parte hartu hemen izena emanda). Saio bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du eta parte hartu behar duen pertsona guztiek eman behar dute izena, heldu zein haur. Zikindu daitezkeen jantziekin etortzea gomendatzen dugu.
Haurren esperimentazio sentsorialerako jolas irekien proposamen bat dakarkigu. 1-2 urte bitarteko haurrentzat (helduek lagunduta).