Dalla nube alla resistenza (De la nube a la resistencia), Italia, 1979, 105', JBAES*, DCP.
Cesare Paveseren bi testuren egokitzapena, bi mugimendutan. Lehen zatia Dialoghi con Leucò (Leucorekin elkarrizketak) obran ageri den Antzin Aroan kokatzen da. Bigarren zatia, aldiz, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gutxira gertatzen da, La luna e i falò (Ilargia eta suak) eleberriaren narratzailea bere jaioterrira itzultzen denean, aberastu eta gero.
*Oharra: Filmak azpititulo bereziak izan ditzake. Hainbat esaldi edo zati azpititulorik gabe egon daitezke, adibidez. Hau ordea ez da akats bat, Straub eta Huilletek euren filmak azpititulatuak izatea nahi zuten moduari erantzuten dio.
'Dalla nube alla resistenza (De la nube a la resistencia)' filmaren proiekzioa, Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zinemagileen filmografian sakontzen duen fokoaren baitan.