Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972) - 6. Saioa: Perspektibak II (119')

Hombres de Mal Tiempo, Alejandro Saderman argentinarrak egindakoa, historia irudikatzeari buruzko meditazio filmikoa da; bertan, independentzia gerra bizi izandako ehun urtetik gorako bost beterano bildu dira beren oroitzapenak partekatzeko eta, esperientzia eszeneratzerakoan, antzezleei irakaspenak emateko.

LBJ, Santiago Álvarezena, satira politiko hutsa da. Muntaketa pieza bisuala eta musikala da, aurkitutako metrajean oinarriturik egindakoa, narraziorik eta mezu espliziturik gabea. Santiago Álvarezena ere den Despegue a las 18:00 filmak bere asmoa azaltzen du kreditu tituluetan beretan: «Film didaktikoa, informatiboa, politikoa eta panfletarioa iraultzan dagoen herri bati buruzkoa, azpigarapenaren herentzia ankerrari irtenbide bat aurkitzeko irrikan eta etsita dagoen herri bati buruzkoa». Café Arábiga izenburukoan, Nicolás Guillén Landriánen lana Santiago Álvarezenaren kontrapuntu gisakoa da. Muntaketa, testu-soinu nahasketa, Beatles eta Nicolás Guillénen poesia batera emanez, eta tituluartekoen abstrakzioa satira politikotik urrundu eta proiektu sotil eta poetiko batera hurbiltzen dira.

Emanaldia bukatzeko Sara Gómezen Isla del Tesoro, pieza labur bat da Presidio Modelo, Batistak Fidel kartzelaratu zuen espetxea, eta zitrikoen produkzioa elkarren ondoan ipintzen ditu; azkenean, fruitu horiek «Pomelos de la Isla del Tesoro. Producto de Cuba» etiketarekin agertuko dira.

Descripción Corta

Alejandro Saderman, Santiago Álvarez, Nicolás Guillén Landrián, Sára Gómez zuzendarien filmeen proiekzioa, 'Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972)' zikloaren baitan.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si