Abelardo Gil-Fournier (Rabat, 1979) artista eta ikertzailea da. Fisikaren arloan jaso zuen prestakuntza, eta artean doktorea da Winchester School of Art-en (Erresuma Batua). Pragako (Txekiar Errepublika) FAMU Zinema eta Telebista Eskolan lan egin du ikertzaile gisa. Orain, BBVA Fundazioaren Leonardo beka baten onuraduna da.
Bere lanak materiaren eta jakintzaren arteko erlazioa jorratzen du, poetika ekologiko baten barruan txertatuta kultura bisuala eta irudimena bezalako nozioak giza eremutik harago ulertu ahal izateko. Bere proiektuek teknika bat baino gehiago hartzen dituzte, eta erreferentzia historikoetatik eta esperimentu zientifikoetatik abiatzen dira sarritan.
Bere lana nazioartean erakutsi eta eztabaidatu da, besteak beste: Transmediale (Berlin), Fundación Cerezales Antonino y Cinia (León), Fotomuseum Winterthur (Suitza), LE BAL (Paris), Fotocolectania (Bartzelona), Design Museum (Shenzhen), IKKM (Weimar) eta Nikaraguako eta El Salvadorreko Espainiako Kultur Zentroetan. Jussi Parikka-rekin batera, Living Surfaces. Images, Plants and Environments of Media (MIT Press 2024) liburuaren egilea da.