DO-IT Center, University of Washington, Seattle
*Parte hartzeko lekuak agortu dira.
Teknologia berriak iritsi dira dibertsitate funtzionalaren mundura ere, eta begi bistako hobekuntzak ekarri dituzte, baina oraindik ere zalantza asko dago. Interneteko irisgarritasunari begiratu besterik ez, ikusteko oraindik ere bide luzea dugula egiteko.
Eusko Jaularitzako Irekia web guneko edukiak hiritar orori heldu behar direla kontziente izanda, euren web gunera irisgarritasuna handitzea baimenduko duten hiru aplikazioren prototipoak testatzeko topaketa bat proposatzen dute.
Jakin badakigu ez dauzkagula erantzun guztiak, baina online irisgarritasunean lantzen ari garena baliozkoa den edo ez jakin beharra daukagu.
Eta nor edo nor ezin bada etorri, ea behintzat bere ekarpenak helarazten dizkigun, Irekian dagoen eztabaida-orri hau erabiliz.
Programa
10:00 - 10:15 Harrera eta ongietorria.
10:15 - 10:25 Ekitaldiaren aurkezpena: Luis Petrikorena Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren zuzendariaren eta Diana Franco Hirikilabs-eko arduradunaren eskutik
10:25 - 11:45 Mahai-ingurua.
- Jesús García, Coordinador W3C en Españaa. Webgune irisgarrietarako “mobileOK” balidazio-tresnaren aurkezpena.
- José Ángel Valderrama, AENORreko Teknologiako zuzendaria. Estatuko eta Europako legediaren egungo egoera.
- Sergio Díaz Martínez, Ermuako Udaleko webgunearen arduraduna.
11:45 - 12:00 Atsedenaldia eta kafea.
12:00 - 13:30 Workshop.Sortzaile desberdinen hiru aplikazio aurkeztuko dira. Aplikazio horiek Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunean ezartzeko prozesuan daude, eta bertan probatu ahal izango dira, parte- hartzaileek haien iritziak eman eta hobekuntza-proposamenak egin ditzaten:
a) ReadSpeaker: hainbat dispositibotako zerbitzua, web-eko edukiak eta dokumentuak irakurtzeko.
b) Inclusite: hodeiko zerbitzua, webguneen irisgarritasuna eta erabilerraztasuna hobetzeko, ahotsaren edo teklatuaren bidez edo putz eginez
c) Bideoetan azpitituluak jartzea:
c.1) Irekian jadanik eskuragarri dagoen esperientzia pilotua, Amara web zerbitzuan oinarritua.
c.2) Vicomtech: Vicomtech: bideoetan azpitituluak modu automatikoan jartzeko zerbitzua.
13:30 - 14:30 Atsedenaldia.
14:30 - 16:00 Balorazioa. Desgaitasuna duten parte-hartzaileek haien balorazioa egingo dute workshop-en aurkeztutako aplikazioari buruz, eta ordenagailu, tablet eta mugikorrak erabiltzerakoan izan ohi dituzten zailtasunak azalduko dituzte. Solasaldi ireki bat izango da, gauzatu litezkeen integrazioko eta lankidetzako esperientziak, konponbideak eta ekimenak trukatzeko.
16:00 - 16:30 Speakers corner. Aldi bereko hiru gune izango dira, non gai desberdinez hitz egingo baita eta ezagutza teknikoak eta esperientziak trukatu ahal izango baitira teknikariekin; bai txostengileen aldetik bai parte-hartzaile solaskideen aldetik, pantaila-irakurleei, azpititulatzeko tresnei eta ordezko beste baliabideei buruz.
Hashtag: #AccesibilidadIrekia
E:mail: irekia@euskadi.eus
Topaketa honetan web-era irisgarritasun maila altuagoa eskainiko duten aplikazioak testeatuko ditugu.