Gonbidatuak: Julian Estévez & Gorka Gárate
Gizartea, ekonomia eta enplegua modu sakonean eraldatuko dituen teknologia izango da, ezbairik gabe, Adimen Artifiziala. Aldaketa horren adibideak dira: ibilgailu autonomoak, ahots-laguntzaileak, bilaketa-motorrak edo robotak. Adimen Artifiziala algoritmo eta arau matematiko batzuek adierazten dute, eta datu-base handiei modu sinplean aplikatuta, zientzialariek ikaskuntzatzat jotzen dutena lortzen da.
Erreferentziazko nazioarteko erakunde gero eta gehiagok gomendatzen dute Adimen Artifizialari buruzko oinarrizko kontzeptuak Bigarren Hezkuntzatik ikastea eta bereganatzea. Horri esker, biztanleria prestatuagoa izango da eta etorkizunean etorriko diren gizarte-erronken jakitun izango da.
Robotika ikasteko eta praktikatzeko ikastaro ugari daude. Hala ere, helburu kontzeptualagoak lortu nahi ditu tailerrak. Zehazki, helburu hauek lortu nahi ditu:
-
Adimen artifizialaren desmitifikazioa diziplina misteriotsu gisa.
-
Gure egunerokoan aplikazio adimendun asko menperatzen dituzten algoritmoen atzean dauden matematika errazak ezagutaraztea tailerreko parte-hartzaileei.
Tailerra Adimen Artifiziala eta matematikarekiko jakin-mina duten pertsonei zuzenduta dago; matematikako oinarrizko nozioak dituztenei. 16 eta 20 urte bitarteko ikasleentzat ere egokia da.
Tailerra jarraitzeko eramangarri edo tablet bat ekartzea gomendatzen da.
Tailerra Adimen Artifiziala eta matematikarekiko jakin-mina duten pertsonei zuzenduta dago; matematikako oinarrizko nozioak dituztenei.