Imagen
Imagen
Descripcion

 

Proiektu honen atzean ADM - Aldizkari Digital Multimediak Sozietate Mugatua dago. Sozietatea 2018ko uztailean eratu zen, Ttap aldizkari digitala eta etorkizunean etor daitezkeen antzeko komunikazio proiektu berritzaileak argitaratzeko. 

 

Ttap aldizkaria argitalpen digital multimedia da, eta gailu mugikorretan kontsumitu daiteke Ttap aplikazioaren bidez. Edukiaren zatirik handiena multimedia da, eta erabiltzaileak erabaki dezake uneoro eduki bakoitza irakurri, ikusi ala entzun nahi duen. Egitasmo honen helburua da Ttapen kazetaritza edukia bere formaturako propio sortutako entretenimenduko  ikus-entzunezko edukiarekin osatzea.

 

ADMren bazkideak kaudimen handiko eragileak dira, euskarazko toki komunikabideen munduan oso ezagunak: 

Durangaldeko Herri Komunikabideak elkartea, Durangaldeko Anboto astekariaren argitaratzailea da.

Baleike Kultur Elkarteak bere aldetik, Zumaiako Baleike aldizkaria eta baleike.eus agerkari digitalak argitaratzen ditu.

Esguard Publicacions SL 2012an sortutako enpresa katalana da, eta Esguard aldizkari digitala publikatzen du Katalunian.

Goiena Komunikazio Taldea euskarazko toki komunikabideetan sendoen antolatuta dagoen erakundea da, Paperezko bi astekari argitaratzen ditu (Goiena astekaria eta Puntua), Telebista kanal propioa ere badu, eta, nola ez, online edizio digitala.

Iruñeko Komunikabideak sozietate anonimoa askoz ezagunagoa da bere komunikazio proiektuaren izenagatik: Euskalerria Irratia Nafarroako euskarazko komunikabideen erreferente argia da, hala uhin bidezko irratian nola web bidezko edizio digitalean.

TOKIKOM SLk 29 bazkide ditu, euskarazko 66 toki komunikabide kudeatzen dituztenak, eta era askotako zerbitzuak eskaintzen dizkie: kudeaketa zein teknologia mailako aholkularitza, produkziorako tresna bateratuak, publizitatearen kudeaketa bateratua, formatu eta produktu berrien ikerketarako sustapena, formazioa… 
Cargo - Nota descriptiva
Digital multimedia
Tipo
Invitados