Imagen
Imagen
Descripcion
(Lanzarote, Espainia. 1985). Komisario independentea.
Besteak beste, azkenaldian erakustoki hauetan aritu da komisario gisa: Erromako Cervantes Institutua, Gironako Bòlit Centre d’Art Contemporani, Salamancako DA2, Artpace (Texas, AEB), MUDAS– Museo de Arte Contemporânea da Madeira (Portugal), ExTeresa Arte Actual (Mexiko), Quitoko CAC (Ekuador), TEA Tenerife Espacio de las Artes edo Museo de Arte Moderno Chiloé (Txile). “Entre islas” Bideoartearen Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria izan zen (2014-2017) , PlanoLisboa 2016ko (Portugal) komisario gonbidatua, Over The Real International Videoart Festival-eko Scientific Committeea (Italia, 2015, 2016 eta 2017), Espacio Dörfii-ko zuzendaria (2017-2018), San Antonioko Contemporary Art Month-eko (Texas, AEB) komisarioa 2018an, eta César Manrique Fundazioaren komisario laguntzailea (2019-2020). Gainera, hauek irabazi ditu: Casal Solleric-eko Línea 2 komisarioen lehiaketa (Mallorca, 2020), Proyectos Culturales Gran Canaria Espacio Digital 2020 lehiaketa (Espainia) eta CAM beka, Arte Modernoko Zentro Atlantikoaren ikerketa-beka (Kanaria Handia, 2020). Hiru liburu argitaratu ditu eta gaur egun arte-kritikaria da ABC Cultural-entzat. Mexiko, Ekuador, Espainia eta Kolonbian egonaldiak egiteko bekak jaso ditu, eta hitzaldiak ematen ditu, besteak beste, honako espazio hauetan: MACRO Museo d'Arte Contemporanea di Roma (Italia), Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea (Espainia), La Lagunako Unibertsitatea (Espainia), Universidade da Madeira (Portugal) eta ENPEG, “La Esmeralda” (Mexiko).
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisario independentea
Tipo
Artistas y Creadores