Imagen
Imagen
Descripcion

Madrilen jaioa, 1981ean. Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna UCMn. Lisboako Zinema Eskolan (ESTC) ikasi zuen, eta argazki-zuzendari jardun zuen han.

Haren lehen film laburra Las hormigas (2007) izan zen. De caballeros, haren bigarren lana, 2011ko IDFAn estreinatu zen nazioartean, eta mundu osoko hainbat zinema-jaialditan proiektatu zuten. Europako film labur onenaren izendapena lortu zuen 2012ko Go Short zinema-jaialdian, baita beste hainbat sari Espainiako zinema-jaialdi garrantzitsuenetako batzuetan ere.

Buenos días resistencia hirugarren film laburra du, eta 2013ko Rotterdam IFF zinema-jaialdian izan zuen munduko estreinaldia. Besteak beste sari hauek irabazi ditu: dokumental labur onenaren saria 2013ko Vila do Conde jaialdian, film labur onenaren saria Adana Golden BollFFn, film etno-antropologiko onenaren saria Festival dei Popoli International Documentary Film Festivalen eta film labur onenaren saria Madrilgo Komunitatearen Zinemaren Astean Caiman. Cuadernos de cine aldizkariarentzat.

Eta orain, Buenos días resistencia-ko familia filmatzen jarraitu ondoren, bere lehen film luzea aurkeztu du, fikzioa eta dokumentala elkarrizketa hertsian erakusten dituen lan hau.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinemagilea
Tipo
Artistas y Creadores