Imagen
Imagen
Descripcion
Ageda Blasco aktibista, hezitzailea, ikertzailea eta artista da. Gizarte-bazterketarekin lotutako gaiak interesatzen zaizkio, hala nola indarkeria matxistak, sexu-aniztasunaren sustapena, neuro-dibergentzia eta osasun mentala. Bere jarduera begirada feministak, arteak, gorputz lanak eta Gestalt terapiak eskaintzen dituzten tresnetan oinarritzen da. Doktoretza tesia egiten ari da queer pedagogien eta praktika artistikoen inguruan.
Hezkidetza-programa ugari egiten ditu eta Tabakalerako hezkuntza-taldeko kide da. Mindaran ere lan egiten du Loratzen programa koordinatuz. Programa horrek norberaren bizitzaren autokudeaketari heltzen dio, kapazitismoarekiko kritikoa den ikuspegi batetik.
Mindarak dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzen ditu eta, aldi berean, inklusioaren esperientzia partekatu nahi duten guztiei bere programetan parte hartzeko gonbitea egiten die, bereizkeriarik gabeko loturak sortzea bilatzen duten espazioak eskainiz.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Aktibista, hezitzailea, ikertzailea eta artista
Tipo
Artistas y Creadores