Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Artearen, zientziaren, aktibismoaren eta asmakizunen arteko mugak indargabetzean, Agency of Living Organisms-ek (Organismo Bizien Agentziak) ekintzak abian jartzea proposatzen du, baina aldi berean, presazko fenomeno sozial eta ekologikoei aurre egin behar dieten artisten aldetik konpromiso-egitura bat osatzea ere proposatzen du.

Agency of Living Organisms proiektuaren helburua da hiri egitura sozial garaikideen eta naturaren arteko harremanak jorratzea modu artistiko eta kolektiboan, horretarako eskultura "bizi" iragankorrak, ekintza mikro-politikoak eta esku-hartzeak antolatuz.

Horretarako bulkada mikro-eskalan egindako behaketatik sortzen da: gizakiekin alderatuta, landareek eta bestelako izaki biziek ezaugarri benetan harrigarriko zentzumenak dituzte, eta horien bidez, bizitzeaz gain, beren ingurunearekin hartu-emanak izaten dituzte. Halaber, ingurunearekiko sentsibilitate hori ere berezko izaera da gure inguruneko artisten artean. Beraz, bi protagonista horien arteko hartu-emanak aztertzeko aukera ematen digu proiektu honek.

Agency of Living Organisms proiektua entitate bat da, eskultura sozial bat. Hala ere, "eskultura" terminoa Joseph Beuys-en "eskultura sozial" kontzeptuari dago lotuta "gure pentsamenduei hitz gisa forma emateko modu gisa [...eta] bizi garen mundua moldatu eta horri forma emateko modu gisa".

Eskultura-teknikari buruzko liluraren arrazoi nagusia da bere ingurunearekin harremanetan dagoen artelan gisa ulertzen dela. Eskultura birplanteatu dugu Harald Szeeman-ek 1969an egindako Live in Your Head: When Attitudes Become Form (Bizi zure buruan: jarrerak forma bihurtzen direnean) erakusketaz geroztik. Gaur egun oraindik ere erakusketa hori mugarri garrantzitsutzat jotzen da, artea birplanteatzeko modu berri bat ezarri baitzuen, hain zuzen ere sormen-prozesuaren arabera.

Gaur egun, eskultura-teknikaren birplanteamendua indarrean dago oraindik. Aldaketa erradikalenetako bat "eskultura biziak" delakoak dira. Horren adibide garbia da Tino Sehgal artista, gizabanakoak erabili, kontratu eta jabetzen baititu, buztin malgua balitz bezala. Horren guztiaren beste adibide bat da Ryan Trecartin-en "eskultura antzerkia". Bi adibideak interesgarriak dira, antzerkiaren eta performance-aren arteko ideiak berriro ere jorratu daitezkeela erakusten baitu, baita horiek eskultura-ikuspegi irmoa izan dezaketela ere.

Gai zehatz horri erantzunez, proiektu honek eskultura sozial bizi bat egitea proposatzen du, formatu hedagarria duena, era horretan, arte-galerietako hormak apurtu eta hiri zein natura-ingurunera iristeko. Agency of Living Organisms proiektuan parte hartzera gonbidatutako artistek leku jakin batean egin beharko dute lan.

Helburua da hiri-kokapen baten "nerbio-sistema" eraldatzea bere gune kulturalaren bidez. Horri esker, publikoa eta parte-hartzaileak konturatzen hasiko dira hiria organismo bizi hedatu bat dela, beraien barne bizi dena, hain zuzen. Proiektu hau katalizatzaile bat da, bai elkarrizketa sustatzeko, bai ekintza-modu alternatiboen hautemateak proposatzeko ere.

Artista gonbidatuek trans-zientziaren hautematea azpimarratzea izango dute xede, eta prozesu horretan, beren artelanak (auto)-irudikapeneko objektu izatetik, komunikazio eta diskurtso-egintza bihurtuko dira, egunerokotasunaren urgentzia esploratuz.

Descripción Corta

Artearen, zientziaren, aktibismoaren eta asmakizunen arteko mugak indargabetzean, Agency of Living Organisms-ek (Organismo Bizien Agentziak) ekintzak abian jart

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2015
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Pauline Doutreluingne
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si