Imagen
Imagen
Descripcion
Argazkia: Dobrawa Borkała
Agnieszka Brzeskaren lanak naturako hainbat indarren eta lurreko bizi formen arteko lotura ezkutuak esploratzen ditu, Gaia organismo bizidun gisa hautematen dituenak. Horretarako, ezagutza-erregistro desberdinetara jotzen du, fisikatik eta filosofiatik hasi eta zientzia modernoak baztertutako kognizio-sistemetaraino, hala nola alkimia, parapsikologia, esoterismoa, populazio indigenen ezagutza edo tradizio matriarkalak. Praktika ekologiko garaikideetan ere interesa agertzen du. Pintura, marrazki, film, argazki eta zeramika-lanen egilea da. 2016. urteaz geroztik, Ewa Ciepielewska artistarekin batera, uraren gaineko egoitza artistiko mugikor bat antolatzen du, «FLOW/PRZEPŁYW» izenekoa.
Agnieszka Brzeżańska Gdanskeko Arte Ederretako Akademian (1992-1995), Varsovian (1995-1997) eta Tokioko Arte Ederretako eta Musikako Unibertsitatean (1998-2001) ikasi zuen. DAAD (Berlin, 2008-2009), Collegium Helveticum (Zurich/ETH, 2004), Büchsenhausen (Innsbruck, 2005) eta Japoniako gobernuaren (1998-2001, Tokio) beka jaso du.
Bere lana bakarkako erakusketa ugaritan erakutsi da, hala nola: «So Remember the Liquid Ground», eastcontemporary (Milan, 2021); «World National Park», Królikarnia/The National Museum (Varsovia, 2019/2020); «Matrix-Sratrix», Kasia Michalski (Varsovia, 2016); «Ma Terra», Vera Munro (Hanburgo, 2015–2016); «This All Occurs Quickly, With Ease, Grace and Joy», Marlborough Contemporary (Londres, 2015); «Ziemia rodzinna/Ma Terra», Contemporary Museum Wrocław (Wrocław, 2014); «Kobayashi Maru», Nanzuka (Tokio, 2014); «A Painting Cycle», Nomas Foundation (Roma, 2012); «Back to the Garden», Galerie Kamm (Berlin, 2012); «Cosmic Equation», Kunsthaus Baselland (Basilea, 2010); «Galactic Resonance», Hotel (Londres, 2010); «Playlist», DAAD Galerie (Berlin, 2010), baina baita erakusketa kolektiboetan ere, hala nola, «Art Encounters Biennial 2021: Our Other Us» (Timișoara, 2021); «Emma Kunz Cosmos», Aargauer Kunsthaus (Aarau 2021); «Atlas of Modernity. The 20th and 21st Art Collection» Muzeum Sztuki (Łódź 2021); «Biennale Gherdeina», (Ortisei, 2020), «The Penumbral Age. Art in the Time of Planetary Change», Arte Modernoko Museoa, (Varsovia, 2020): «Volcano Extravaganza» (Stromboli, 2019); «Cosmological Arrows», Bonniers Konsthall (Stockholm, 2019); «Paint, Also Known As Blood. Women, Affect, and Desire in Contemporary Painting», Museum of Modern Art (Varsovia, 2019); «Celebration», Kyoto Art Center (Kioto, 2019); «Pangea United» Muzeum Sztuki (Łódź, 2019); «How to Talk With Birds, Trees, Fish, Shells, Snakes, Bulls and Lions», Hamburger Bahnhof (Berlin, 2018): «Goddesses», BWA Warszawa (Varsovia, 2018). Urte berean ING Poloniako Arte Fundazioaren sari nagusia jaso zuen Warsaw Gallery Weekend jaialdian.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores