Los Angelesen Tentsegritatea praktikatzen nengoenean bizi nuen esperientzia pertsonala eta familiarra segituan ezabatu nuen inguru hartatik aldendu eta nire jaioterrira itzulitakoan. Hala eta guztiz ere, esperientzia haren inguruko guztia nire egunkarian idatzita geratu zen, baita amaren, izebaren eta ahizparen egunkarietan ere. Garai hura gogora ekartzen duten elkarrizketetan, milaka oroitzapen berpizten dira. Etxeko bideo zaharrak miatzen ditut; egunkariak irakurtzen ditut. Berriro begiratzen dut hura guztia. Bide hura gurekin partekatu zutenak bilatzen ditut. Galderak, kontraesanak eta desadostasunak aurkitzen ditut. Bereganatzeko erraza den espiritualtasun bat kontsumitu nahi duen mundu moderno eta zurrunera egokitu al daitezke geografia zehatz bati lotuta dauden praktika zahar eta sekretuak? Nola txerta genezake gure «agendan» benetako esperientzia mistiko eta espiritual bat?
Iraupena: 75’
Hizkuntza: Gaztelania
Grabaketa formatua: ---
Grabaketa lekua: Argentina
Sinopsia
1996an, amak eta izebak Los Angelesera bidaiatu zuten Carlos Castaneda idazle eta antropologo iparramerikar ezagunaren pausoak jarraituz. Bertan hasi ziren Tentsegritatea praktikatzen. Mexikoko antzinako praktikak eta tradizioak dira, eta Carlosek berak eman du haien berri bere korporazioak (Cleargreen Inc) diruz lagundutako liburu eta mintegietan. Esperientzia zapuztu egiten da bizitza moderno eta globalizatuko zailtasunek promesa mistiko horiek mehatxatzen dituztenean.