Imagen
Imagen
Descripcion
Aily Nash New Yorken bizi den komisarioa da. New York Film Festivaleko arte pelikula eta bideoei eskainitako Projections sailaren ko-komisarioa da eta 2017ko Whitney Bienaleko asesore eta zine programako ko-komisarioa. Rotterdameko nazioarteko zinemaldian laburmetraien programaz ere arduratzen da. Ondoko programa eta erakusketen ardura ere bere gain izan du: MoMA PS1, Brooklyn Academy of Music, Anthology Film Archives, FACT (Liverpool), Image Forum (Tokyo) besteak beste. Bere idatziak Brooklyn Rail, BOMB, Artforum.com eta Film Comment-en argitaratu dira. Parsons eta Bruce High Quality Foundation University New Yorken irakatsi du. 2015 urtean Andy Warhol Foundation beka irabazi zuen.
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa
Tipo
Artistas y Creadores