Imagen
Imagen
Descripcion

Ainhoa Garmendia produktu diseinuko ingeniari donostiarra da. Askotan, material naturalak erabiltzen ditu bere diseinuetan, gai garaikideei buruzko kontzientziazioa sortzeko, iraunkortasunari buruz batez ere. Azken urteotan bizimodu nomada izan du, Helsinkin, Madrilen, Italian, Portugalen eta Balin bizi izan da, non urte bat egon den Indonesian bertako artisautza tradizionala lantzen. Bere bidaien 'Album naturala' josten joan da tokian tokiko ehungailu tradizionalekin, bertako material eta landareekin ehunak josiz. Bere esperientzia profesional nabarmenen artean, ECOALF moda jasangarriko markan lan egin du, FABRICA diseinu residentzian, Patricia Urquiola studioan, Vista Alegreko portzelana tailerretan, Gur rugs tailerretan, Baliko Studio Jencquel-en, Tecnun Unibertsitateko irakasle eta Precious Plastic Tabakalera komunitatean.

Tipo
Artistas y Creadores