Imagen
Imagen
Descripcion

(Donostia, 1979), Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Aholkulari Teknikoa da, Gizarte eta Hezkuntza eremuan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzura igarotzeko, udaletako lehen mailako gizarte-zerbitzuei aholkularitza emateko lantaldean (Jesus Otaño eta Fermin Martinekin batera; Gipuzkoako Heziketa Konpentsatorioko eta prestakuntza Okupazionaleko Konsortzioak sustatuta (Arrasate, Azkoitia, Beasain, Ordizia, Urnieta eta Zumaia). Lantalde horrek berak diseinatu ditu Gaztematikarekin batera, Haurrentzako Zerbitzuaren eta Nerabeentzako Zerbitzuaren erreferentziazko eredua eta egungo Haurtxoko eta Gaztelekuetatik HZra eta NZra igarotzeko prozesuak.

Euskal Herriko Unibertsitatean, Hezkuntza Zientzien eta Filosofia Fakultatean irakasle asoziatua, Gizarte Hezkuntza eta Pedagogiako graduetan.

Gizarte eta hezkuntzan esku hartzeko taldeen koordinatzaile teknikoa da Ordizian, eta Urretxun eta Zumarragan ere izan da aurretik.

Beasaingo Gizarte Zerbitzuetako gizarte hezitzailea “Gizarte eta Hezkuntza esku hartzea inklusio ibilbideak” programan aritutakoa 2014-2016 urte bitartean eta Beasaingo kale hezitzailea (2002-2014) eta familia-hezitzailea hainbat udalerritan.

CEESPV-GHEE lehenengo Gobernu Batzordearen parte izan zen (bokala), “Análisis de la intervención socioeducativa familiar en Gipuzkoa desde la figura profesional del-a Educador-a Social” ikerketaren egilea eta gizarte hezkuntzako kongresu desberdinetan komunikazioen partaidea, beste ekintzen artean.
Cargo - Nota descriptiva
Gizarte hezitzailea
Tipo
Invitados