Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Antzinate ideologikoaren berriak: Marx/Eisenstein/Kapitala, Alexander Kluge, Alemania, 2008, 490'

10:00 Lehenengo atala: Marx eta Eisenstein etxe berean (188').

15:00 Bigarren atala: Gauza guztiak pertsona sorginduak dira (120').

18:00 Hirugarren atala: Trukearen gizartearen paradoxak (182'). 

Antzinate ideologikoaren berriak: Marx/Eisenstein/Kapitala (2008) arestiko zinearen historiako film konplexuen eta monumentalenetako bat da. Ia bederatzi orduko iraupena duela, Alexander Kluge (Alemania, 1932) zuzendariaren filmak Eisensteinek, James Joycerekin 1927an izandako topaketa biziaren ondoren, Kapitala filmatzeko proiektu burutu gabea berregitea proposatzen du. Antzinate ideologikoaren berriak, halaber, Marxen espektro garaikidea ulertzeko torlojuari beste koska bat estutzea ere bada, irudi fantasmagoriko batetik abiaturik, asoziazio askeak eta ideien muntaketak osatutakoa, zinea kritika eta ezaguera bide gisa berriro irudikatzeko gai izango dena.

Film honek egungo Kapitalerantzako pultsioaren parte bada ere, Kluge urruntzen da ospakunza eta itzultze joera nagusietatik, eta kontakizun alegoriko bat antolatzen du non, testua gauzatu gabeko proiektu erradikal baten potentzia melankolikoa izanik, azpitestua iraganaren indusketa zorrotzetik abiaturiko orainaren konponbidea den. Era horretara, Antzinate ideologikoaren berriak zeharkako artxibo zabal gisa planteatzen da, eta elementu ugari dauzka: zinea zinearen barrenean, XX. mendeko historia eta hondamendi irudiak, askotariko pentsalariei egindako elkarrizketak (Peter Sloterdijk, Oskar Negt, Hans Magnus Enzensberger…), fikzio interpretatuak, ahalegin pedagokikoak edo testuak eta irudien artean proiektatzen diren diskurtso zatiak. Uholde horren barnean, Klugek hedabideak hala iraganaren hondakinak nola etorkizunerako ereduak direla adierazten duela dirudi. "Zinearen historiak erronka bat izaten jarraitzen du", idatzi du; "Fenix bat da eta bete gabe jarraitzen du. 1929 urte inguruan, Eisensteinek Marxen Kapitala liburuaren bertsioa egin nahi izan zuenean, zine soinudunaren hasieran, zine zaharra hil zen lehenengo aldiz arrazoi komertzialengatik eta gero beste leku batean agertuko da berriro. Gaur, gauza bera: zinea hiltzen ari da aretoetan, eta berriro agertzen Interneten".

Hala, deuseztatzen ari den zinearen hurbileko praktika batez, zatiketan eta muntaketan oinarriturik, Klugek, era paradoxikoan, zinea berresten du berriro. Dagoenaren autoantzezpen lekua ez den zine bat, haren irakasle Theodor Adornok deskribatu zuen industria kulturala bezala, baizik eta negatibitatea sartzeko eta kontrapuntuak pentsatzeko esparru bat.

Antzinate ideologikoaren berriak filmaren proiekzio hau etengabeko emanaldi gisa aurkezten da, hiru atalen arteko atsedenaldi labur batekin, ikusleen artean beste esperientzia bat saiatzeko asmoz eta, aldi berean, zine garaikidearen eta zine primitiboaren arteko paralelismoa berreskuratu nahiz, zeina, Miriam Hansen-ek egokiro interpretatu zuenez, Klugek bilatzen duen gertaera ireki eta deshierarkizatu gisa ulerturik.

Chema González
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíako Aktibitate Kulturalen Burua

 

Laguntzailea:

Logo Goethe Institut

Descripción Corta

Alexander Klugeren filmaren hiru zatien proiekzioa, ia bederatzi orduz, Eisensteinek, James Joycerekin 1927an izandako topaketa biziaren ondoren, Kapitala filmatzeko proiektu burutu gabea berregitea proposatzen duena.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si