Batzuen ustetan, AirBnB higiezinen prezioen gorakadaren erantzuleetako bat da eta tokiko komunitateetan haustura sortzen duen elementua da; aldiz, beste batzuek defendatzen dute gehiegizkoa dela plataforma honi egozten zaion efektu gentrifikadorea. Zein da tesi zuzena?
Lantegi hau 2017ko apirilean buruturiko Maps&Data: AirBnB efektua datuetan saioen ondorengoa da eta egun horietan sorturiko txostenaren emaitzak eguneratzea du helburu, bertan landutako gai eta bisualizazio batzuk zabaltzeko baliatuz.
Lantegiko partaideek elkarlanean sorturiko txostenak egoeraren argazkia 2017ko bi une ezberdinetan hartu zuen Euskadi eta Donostian, apirila eta uztailean. Orduaz geroztik eta hein batean txostenak berak eztabaidan izan ahal duen efektuarengatik ere, aldaketa ugari eman da sektorean, hots, etxebizitza turistikoen Donostiako udal araudi berria jarri da martxan, gaur martxan dauden apartamentu turistikoen kontrola aplikatzeko modua, etxebizitzaren alokairu prezioen txosten berriak edo beste esparruetan azaldu ahal izan diren beste eskaintza moduak. Txosten berriak egoeraren garapena islatzea izango du helburu.
Lantegi hau Data Commons Lab talde irekiaren jardunaren programa paralelo gisa antolatu da.