Imagen
Imagen
Descripcion

Artista eta errealizatzaile kataluniarra, Banyolesen sortu zen 1975an.  Filologia hispanikoa, literaturaren teoria eta literatura konparatua ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean.

Bere lehen pelikula, Honor de cavalleria, On Kixoteren adaptazio askea da. Cannes-eko Quinzaine des Réalisateurs topaketan estreinatu zen 2006an eta  Cahiers du Cinéma aldizkariak  2007. urteko hamar film onenen artean hautatu zuen. Hainbat sari jaso zituen,  Turín eta Belfort-eko jaialdietan pelikula onenaren garaikurra jaso zuen. Serraren bigarren lan luzea, El cant dels ocells, Errege Magoen istorioan dago oinarritua. 2008an Cannes-en aurkeztu zuen, berriz ere topaketan eta kritikaren oniritzia jaso zuen bertan.

2010ean Els Noms de Crist zuzendu zuen, ¿Estáis listos para la televisión? Bartzelonako Museu d’Art Contemporani (MACBA)k antolatutako erakusketarako sortutako filma. Hurrengo urtean El Senyor ha fet en mi meravelles sortu zuen, Bartzelonako Centre de Cultura Contemporània (CCCB)ren Todas las cartas. Correspondencias fílmicas erakusketarako. Bi filmak 2011ko Locarnoko zinema festibalean parte hartu zuten. 

Kasseleko dOCUMENTA (13)-n parte hartu zuen ehun orduko iraupena duen Els tres porquets pelikularekin. 2013an Història de la meva mort zuzendu zuen. Arrazionalismotik Erromantizismorako trantsizioan kokatutako lana da, Casanova eta Dracularen figurak oinarri dituena.  Urrezko leopardoa jaso zuen Locarnon eta zilarrezko puma Mexikoko  FICUNAM jaialdian. 2015ean Veneziako biurtekoan, Kataluniako pabeloian izan zen hamabi orduko iraupena duen Singularity lanarekin.

Bere obrari eskainitako atzerabegirako ugari egin izan dira. Horien artean aipagarrienak Parisko Centre Pompidou-n, Londresko Tate Modern eta Berlineko Arsenal aretoetan.

Bere azken lan luzeak Jean-Pierre Léaud du protagonista. La mort de Louis XIV Cannes-eko sekzio ofizialean parte hartzeko hautatua izan da eta Jean Vigo sari garrantzitsua jaso du. Jerusalemeko jaialdian pelikula onenari eskainitako saria ere jaso du.

 

FILMOGRAFIA
La mort de Louis XIV (2016)
Cannes-eko jaialdia – Lehiaketa ofiziala

Singularity (2015)
Biennale di Venezia

Història de la meva mort (2013)
Locarnoko zinema festibala – Urrezko leopardoa

Els tres porquets (2012)
dOCUMENTA (13)

El Senyor ha fet en mi meravelles (2011)
Locarnoko zinema festibala

Els noms de Crist (2010)
Locarnoko zinema festibala

El cant dels ocells (2008)
Cannes-eko festibala – Quinzaine des Réalisateurs

Honor de cavalleria (2006)
Cannes-eko festibala – Quinzaine des Réalisateurs
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta errealizatzailea
Tipo
Artistas y Creadores