Salgadoren zinema-zuzendari lana zinema kontzeptualago bateranzko hurbilketatik hasieta garapen zinematografiko bateraino doa, non musikak bilaketa artistiko berriaksustatzen dituen.
“Barzaj” da haren lehendabiziko film luzea, SEFF Jaialdian estreinatu zena, Nuevas Olas Atalean, eta espainiar zuzendari onenaren DELUXE saria irabazi zuena. Nazioarte mailan, prestigiodun jaialditan estreinatu eta saritu zuten, hala nola IDFA jaialdian (Sail Ofiziala), IndieLisboan (Sail Ofiziala), FIDBAn (Aipamen berezia Narratiba Berrietan) eta Alcances jaialdian (Film onenaren saria).
“Bolingo. The forest of love” dokumentalak–Nazioarteko Saria IDFA jaialdiko Sail Ofizialean–ibilbide handia izan zuen nazioartean, eta hainbat sari jaso zuen.
“Las Alturas” animazioko teknikekin egindako zinema-poema, Malagako Jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu da, eta Nazioarteko Saria jaso du Zagrebeko ANIMAFEST jaialdian. Saritua izan da Madrilgo Animazio garaikideko ANIMARIO jaialdian eta Alcances jaialdian ere (Sail Ofizialeko film labur onena).