Imagen
Imagen
Descripcion

(Azul, Buenos Aires, 1998)

Zinemagilea, ekoizlea, programatzailea eta zinema banatzailea.

Buenos Aireseko Zinema Unibertsitateko Zinema Zuzendaritzan lizentziatu zen, eta film labur eta bideoklipa ugari ekoizten ditu. 2018-2020 bitartean, Buenos Aireseko Nazioarteko Zinema Independentearen Jaialdia (BAFICI), Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldia (MDQFILMFEST), Buenos Aireseko Nazioarteko Jaialdia (FIBA) bezalako zinemaldietako ekoizpenean eta gonbidatuetan lan egiten du.

2020an, truke bat egin zuen Belgikako KU Leuven Unibertsitatean antropologiarekin, kultur aniztasuna eta dantza garaikideari lotutako programa bati jarraituz.

2022an, The Contraction of Waiting izeneko film labur esperimental batzuk ekoiztu zituen Buenos Airesko Teatro Colón-ekin batera eta Jornadas Ritmo en las Artes Buenos Aireseko Arteen Unibertsitate Nazionalarekin batera.

2022-2023 bitartean Komisariotza Masterra ikasten ari da Elías Querejeta Zine Eskolan, eta Tabakalerako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan (Donostia – ExÓrbita - Zinema, gorputzak eta espazio liminalak) zikloko programazio-taldeko partaide izan da) 2023ko apirilean.

2023an Narciso film laburra estreinatuko du Asterisco jaialdian (Argentina); Memorias Sinavergenzas: Buenos Aires, 1979 DocsMx Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian (Mexiko) eta Monstruo de mi deseo MUTA Ikus-entzunezkoen Nazioarteko Jaialdian (Peru).