Alice Bucknellen lan-arloak artea eta idazketa dira eta Los Angelesen bizi da. Berriki egin duen lana jokoen munduetan unibertso zinematografikoak sortzean oinarritu da, eta bideojokoen dimentsio afektiboak aztertu ditu, sistema konplexuak, harremanak eta ezagutza-moduak ulertzeko interfaze gisa. Bere lana nazioartean eman du ezagutzera, besteak beste leku hauetan: Ars Electronica (transmediale-rekin), Arcade Seul, Veneziako 18. Arkitektura Bienala, San Frantziskoko Gray Area, Singapurreko Arte Museia eta Londresko Serpentien galeria. Bere testuak argitalpen hauetan jaso dira: ArtReviwe, e-flux architecture, frieze, Flash Art, Harvard Design Magazine eta Mousse. 2024an, Graham Foundation for Advanced Studies in the Fine Arts fundazioaren beka bat jaso zuen; Collide Residency egonaldiaren onuradun izan zen CERNen eta Copenhagen Contemporaryn, baita EPFLren Lausanako Enter the Hyper-Scientific ikerketa-egonaldien programarena ere. Bucknellek Praktika Artistiko Garaikideko masterra egin zuen Royal College of Art-en, eta Antropologiako lizentziatura Chicagoko Unibertsitatean. Orain irakaskuntzan dihardu Los Angelesko SCI-Arc-en.
----
Josh White-m argazkia, SCI-Arc-en kortesia.