Gorputz opako, trinko, material batek argia eteten duenean sortzen da itzala. Gorputzak, argia eteten duenean, ebaki bat proiektatzen du, ingerada bat. Itzala gure lehen ispilua da. Gure ispilu primitiboa. Itzalak baitan darama gure beste nia, beste aldekoa.
Itzalen aldera, hortxe bizi gara inkontzienteki, bakar-bakarrik ispilu zirkularretatik zehar iristen da, eta gure gorputza da argia gerarazten eta harrapatzen duen tranpa.
Garai errenazentistan, artista norbanako gisa jaiotzen denean, eskulangile izaera gainditu eta leku ia-ia xamanikoa, paganoa okupatzen duenean, hots, haraindikoarekiko komunikaziorako lekua, ez Jainkoarekin komunikatzekoa baizik eta horren parean doan eremu paraleloarekin komunikatzekoa, orduan pinturetako figurak itzalak edukitzen hasten dira. Lurreko objektuek espazioa okupatzen dute. Sistema bat ezartzen dute eta horretan irudiak, pinturak, boterea du begira duen norbanakoaren gainean: irudia mamu bat da, eta begira duenaren sistema pneumatikoa (espiritua) beregana dezake. Orduan objektuaren irudiarekin maitemintzen gara, ez objektuarekin. Horrela maitasuna irudien mundukoa da, eta ispilua eta gure gorputzak elkarrekin doaz mundu honetan barrena.
Alicia D’Amicoren obran argiaren obra eta itzalaren obra bereiz genitzake. Obra argiduna dugu ezagunen eta nazioartekoena, eta artista-erretratu ugari dauzka. Alderdi ezezagunenak, alde ilunak, maitasunaren erretratua egiten du. 80ko eta 90eko urteetako maitasun lesbikoak konjuratzen du.
Lan honek artearen historialari María Laura Rosak Alicia D’Amico argazkilari argentinarraren artxiboari buruz egindako ikerlana jasotzen du.
Alicia D’Amico (1933-2001) argazkilari eta ekintzaile feminista argentinarra herrialde horrek arlo honetan izandako artistarik garrantzitsuenetakoa izan zen.
Alabaina, emakume argentinarren eskubideen aldeko borrokan garatu zuen ekintzailetza apenas izan den aztertua. D'Amico Unión Feminista Argentina (UFA)erakundearen kide fundatzailea izan zen, María Luisa Bemberg zinegile garrantzitsuarekin batera. Lugar de Mujer-en fundazioan ere parte hartu zuen, hori baitzen herrialdera demokrazia itzuli baino hilabete batzuk lehenago (1983ko abuztua) sortutako espazio pluralista bat; horretan joera politiko guztietako emakumeak hartu zituzten, feministak zein ez feministak. Han, sorkuntza-produkzio feminista argentinarrean eragin zuten jarduerak, lantegiak, arte-erakusketak, film-emanaldiak eta eztabaidak garatu zituzten.
Horregatik, ikus-entzunezko bat egitea proposatzen dugu, horren barnean ekintza magiko bat zertu eta inkontziente pertsonal eta kolektiboan maitasunezko irudi bat sartzearren, errito propio eta pagano baten bidez. D'Amicok errebelatu gabeko negatibo guztietan idatzita laga zituen ohar guztiak segitzen ditugu, eta arrastoak segitzen ditugu halaber, bere gorputzarekin artean espazio bat okupatzen zuten emakumeen bila.
Egonaldia epe ezberdinetan gauzatuko da, 2016ko iraila, 2017ko ekaina eta 2018ko martxoko hilabeteen inguruan.