Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Saio bikoitza eta erretratu bikoitza, Espainiako eta haren bazterretako historian berdinik izan ez duten bi artista ospetsuri buruz:Tesa Arranz, 80ko hamarkadako Zombies bandaren burua; eta Xavier Corberó, 70eko hamarkadaren hasierako Bartzelona zoragarri hartako artista, eskultore eta pertsonaia paregabea.

 

Aliens, Luis López Carrasco, Espainia, 2017, 23’
Zalantzarik gabe, hauxe izan zen urteko Espainiako filmetako bat iaz. Madrilgo Movidan funtsezkoa izan zen Tesa Arranz, eta haren erretratua egiten da, haren egunkari, poema, gutun eta ehunka estralurtarren erretratuen bidez.

 

ZUZENDARIAREN OHARRA:
“Aliena da atzerritarra, arrotza edo baztertua den norbait. Eta herriko kulturan beste planeta bateko norbait da. Tesa Arranzen ahots buruargi eta aluzinatuaren ustez, mundua “arrotza da, nire emozio guztietatik kanpo” dago. Madrilgo Movidaren urteetan, batez ere gorputz argitsu eta distiratsua izan izen Tesa, gorputz hipnotizatu eta hipnotizatzailea, koreografia autista horiek, mekanika irribarretsu horiek irudikatu ere ezin zituzten milaka espainiarrentzat. Bernardo Bonezzik Zombies taldearentzat idazten zituen estrofak errepikatzen zituen gorputz ahostuna. 80ko hamarkadan desagertu ondoren bere ahotsa garatu zuen Tesak, eta ezerk ez dio ihes egiten. Tesaren bakarrizketa amorratu eta zintzoak Francoren heriotzaren osteko sorrera-urteak deskribatzen ditu, amets alai eta tragiko, komiko eta ilun gisa, Espainiako demokraziaren azken hamarkadak zeharkatu arte”.

 

Viu, Viu, Viu, Señor Corberó, Diego Postigo, Espainia, 2017, 47'
“2016ko uztailean Xavier Corberó eskultorearen etxe-museoan astebete igarotzeko aukera izan genuen. Beste garai bateko manerekin eta bizitza umorez, ironiaz eta adimenez ulertzeko modu batekin, Xavier nora gabe dabil bere etxearen eta memoriaren zokoetan barrena.
Lagunez, lanez eta Dalí, Duchamp, Carmen Amaya nahiz Antonio Gades-ekin batera bizitako anekdota paregabez jositako ibilbide batean zehar, bizitzari, heriotzari eta erdibidean dagoen guztiari buruz hitz egiten digu Xavierrek. Hark bizirik zegoela emandako azken lekukotza bihurtu da dokumental hau”. Diego Postigo.

Descripción Corta

Saio bikoitza eta erretratu bikoitza, Espainiako eta haren bazterretako historian berdinik izan ez duten bi artista ospetsuri buruz:Tesa Arranz, 80ko hamarkadako Zombies bandaren burua; eta Xavier Corberó, 70eko hamarkadaren hasierako Bartzelona zoragarri hartako artista, eskultore eta pertsonaia paregabea.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Luis López Carrasco eta Diego Postigok aurkeztutako saioa
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si