Imagen
Imagen
Descripcion

Kaligrafo bezala du formakuntza Roehampton Institutean. 15 urte zituela, bere kabuz hasi zen kaligrafia egiten, 80ko hamarkadako heavy metal taldeen kartelgintzan inspiratuta.  

Old Tool Types proiektuan kaligrafia, letteringa eta tipografia-diseinua biltzen ditu. Lan oso desberdinak garatu ditu: garagardo etiketentzako letrak, goxokientzat logoak edota identitate bisualarentzako tipografiak, dena goiburu honen pean: “Think with ink!” (Tintarekin pentsatu!).

Niebuhr Antikva tipografiagatik Danimarkako Liburu ofizio elkarteko ohore saria eman zioten 2011 urtean. Azken lanen artean ditu Carlsberg garagardoaren logotipoak eta Kissmeyer Brewing artisau-garagardoaren tipografiak.
Cargo - Nota descriptiva
Kaligrafoa
Tipo
Artistas y Creadores