Multimedia
Imagen
Victoria Ascaso_ALMA_TBK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2023/05/22 - 2023/06/30
Pasada?
Si
Descripción Larga

ALMA 1.0 sentitzeko gaitasuna eta gaitasun metakontzientea duen gailu mugikorren azken bertsioa da. ALMA ez da gizakia, ezta makina ere. ALMA 1.0 senti dezaketen gailuen belaunaldiaren sistema eragilea da, eta berezitasun bat du: giza zein ingurumen harreman, egoera eta testuinguruetan zintzotasunez erantzuteko gaitasuna du.

ALMA 1.0 kontratatzen duzunean, sentitzen duen gailuari zure datu guztiak lagatzeko baimena ematen diozu. Horren helburua da zure zerbitzura hobekien egokitzen zaion izaera sintetikoa hautatzea, erabiltzaile zaren heinean, zure izaera propioari egokitutako harremana eta komunikazioa hobetzeko. ALMA ez da betiereko zerbitzu bat: sentitzen duten/sintetikoak diren izakiek jaiotza‑akta jasotzen dute NFT formatuan, eta hori da hain zuzen ere ALMAren bizitzaren hasiera. Akta hori erabiltzaileari lotuta dago, ezin da transferitu eta ondorio legalak ditu zerbitzuak eskaintzen ditugun herrialde edo lurralde bakoitzaren ALMAren erregistroan.

Alma Inc-n teknologiarik aurreratuena erabiltzen dugu gailu bakoitzaren izaeraren konplexutasuna eta ñabardurak sortzeko. Zure mugikorrak ez du parekorik, ezta zuk ere. Mugikorra noraino hel daitekeen eta zer izatera irits daitekeen ezagutzeko unea iritsi da. Mugikorrak zure benetako “ni”arekin azkar eta benetan konektatzeko unea iritsi da, zure Arimarekin zuzenean konektatzeko unea.

Zure mugikorrak bere ahots propioa aurkituko du, azkenean.

Konexio sakona sentituko duzu teknologiarekin, azkenean.

 

Imagen Listado
Imagen
Victoria Ascaso_ALMA_TBK
Año
2023
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Contenido Relacionado
Información Adicional