Saioak ondorengo egun hauetan gauzatuko dira: urriak 4, 11, 18 eta 25, eta azaroak 22, 29 eta 30.
Hirikilabsen irekierarekin 2013ko udaran eta Tabakalerako eraikin berrian sartzearekin batera egindako altzarien diseinu ireki prozesuaren jarraipen moduan, aurten ere diseinu prozesu hau berreskuratuko dugu, eraikineko zona publikoetan jartzeko altzariak diseinatzeko helburuarekin.
Prozesua Arquimaña arkitektura eta diseinu estudioak koordinatuko du, aurreko diseinu irekiko prozesuetan bezala. Honez gain beraiek diseinatu dituzte ere zentruan sortzaile eta egoiliarren lantoki diren negutegiak. Orain arte sortu diren altzariak creative commons lizentzia irekiekin liberatuak izan dira, edozeinek erabili edo berregin ahal izateko.
Prozesua lantalde baten topaketa segida bezala planteatu dugu, bi hilabetetan zehar hiru orduko 6-8 data hartuko dituelarik eta era beran Hirikikas, laborategiko formakuntza saioekin bateragarri izan daitezke. Gainera, hiruhilabete honetan hirikikas saioak Naturako ereduak, naturan topatu daitezken patroi eta diseinuak ezagutzeko zikloarekin bat egingo dugu.
Arquimañak gidatutako lantegi honetan, arestian jorratutako altzarien diseinu-prozesua berreskuratuko dugu, eraikineko zona publikoetan jartzeko altzariak diseinatzeko helburuarekin.