Imagen
Imagen
Descripcion
Amancio Gonzalez Portugaleten jaio zen, eta 20 urterekin hasi zituen dantza-ikasketak Areetan, Bizkaian, Ion Beitiarekin. 22 urterekin, Rosella Hightower Nazioarteko Dantza Zentrora joan zen, Cannesera, ikasketekin jarraitzera, José Ferránen eskutik. Bi urte geroago, ibilbide profesionalari ekin zion Scottish Ballet erakundean, Glasgown. Dantza klasikoko eta garaikideko zenbait konpainiatan dantza egin ostean, William Forsytherekin hasi zen lanean 1999an, Frankfurt Ballett erakundean, baita The Forsythe Company konpainian ere, 2015ean itxi zen arte. Hurrengo bi urteetan, Dance On Ensemble konpainiako kidea izan zen, Berlinen. 2018az geroztik, irakasle gonbidatu eta dantzari autonomo gisa lan egiten du.
Dantzari izan den urteetan, halaber, ballet-irakasle gisa jardun du, eta William Forsytheren lanak eszenaratu ditu hainbat dantza-konpainia profesionaletan, hala nola hauetan: Ballet Frankfurt, The Forsythe Company, Pina Bausch Tanz Theater Wuppertal, Gotteborg Danskompani, L’opera de Lyon, Hubbard Street Dance Company, Skånes Dans Theater, Staatstheater Wiesbaden, Norrdans, Joffrey ballet, Ballet Kiel, Ballet Basel, Cullberg Ballet, etab.
Bere jakin-min amaigabeari eta dantzari gisa eboluzionatzen jarraitzeko nahiari jarraituz, puntetan lanean hasi zen 2016an. Bi urtez aurkikuntza-lanak egin ondoren, Blue Prince Black Sheep sortu zen, puntetan eginiko solo bat, 30 minutukoa eta Festspielhaus Hellerau eta Unterwegstheater erakundeekin batera ekoitzitakoa. Gaur egun, solo hori dantzatzen jarraitzen du, eta, gainera, Beltxargaren heriotza lanaren bertsio originaletako bat ere dantzatzen du, Michael Fokinek koreografiatuta.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Dantzari
Tipo
Artistas y Creadores