María Llopis idazle, artista, ekintzaile eta feminista hainbat pertsonarekin bildu eta mintzatu da, egungo amatasun ereduari buruz gogoeta egin eta beronen inposizioak eta kontraesanak agerian uzteko. Era berean, paradigma berri eta liberatzaileak sortzen ari diren ama, aita, MaPa, emagin, "laktibista" berri horiekin guztiekin hitz egin du. Ostiralean aurkeztuko digun liburuak esperientzia eta borroka berrien ondorioz sortutako amatasun ereduak erakustea du helburu, amatasuna guztion interesa pizten duen gaia baita, eta, hori eraldatzea, mundua aldatzeko modua. Amatasun subertsibo horiei buruzko hitzaldi bat eskainiko du eta, ondoren, amatasunaren mundua eraldatzeko moduei buruz hitz egingo dugu.
María Llopis idazle, artista ekintzaile eta fiministaren hitzaldia.